Som Energiaren bazkide izatea

Bazkide izatea

Edozein pertsona fisiko, juridiko, kooperatiba, enpresa, elkarte, fundazio, auzotar-elkarte, udal … kooperatibaren bazkide bihur daiteke. Som Energiaren bazkide izateko lan bakarra da gure web orriaren formulario betetzea Izan zaitez bazkide

Bazkide izateko kapital sozialerako 100 €-ko ekarpena egin behar duzu. Gure kooperatibatik bajan ematean, ekarpena bueltatuko dizugu. Ordainketa web orriaren formulario berarekin egiten da.

Som Energiarekin %100eko argi berriztagarria kontratatzea 

Bazkide izatean zure izenean nahi dituzun argi-kontratu guztiak (titular edo ordaintzaile gisa) eta beste pertsonen izenean  5 kontratu gehiago eskuratu ditzakezu.

Zure izenari argi-kontratu berri bat gehitzeko Kontrata ezazu argia formulario bete behar duzu soilik. Horretarako, hornidura-puntuaren faktura berria eta zure banku-datuak behar izango dituzu.

Gure prezioak kontsulta dezakezu gure web orriaren Tarifen atala

Gaur egun, Penintsula osoan eta Balear Uharteetan gure zerbitzua eskaintzen dugu.

Lagunaren bat edo senitartekoaren bat zure bidez  Som Energiarekin argia kontratatzea nahi baduzu, ikus ezazu esteka hau: Som Energiarekin argia kontratatzeko ez-bazkideentzako gonbidapena.

Som Energia kooperatibara aldatu nahi duzun hornidura-puntuan gaur egun argirik ez badago, ikus ezazu esteka hau: Nola eskatu hornidura-puntu berria

Parte har ezazu kooperatiban gogotsuki

Bazkide guztiek Bazkideen Biltzar Nagusian ahotsa eta botoarekin parte hartzeko eskubidea daukate. Biltzar hau urtean behin egiten da, lehenengo seihilekoan, Estatu guztietatik sakabanatutako egoitza desberdinetan. Deialdia bazkide guztiei posta elektronikoaren bidez bidaltzen diegu.

Kooperatibaren proiektuan gogotsuagoan parte hartu nahi izatekotan, elkar ezazu zure eskualdeko Som Energiaren Tokiko Taldea edo sor ezazu talde bat zure hirian edo herrian.

Tokiko Taldeei eta kooperatibaren Partaidetza-lekuei buruzko gehigarrizko informazioa eskuratzeko, ikus ezazu esteka hau: Parte har ezazu!

Inberti ezazu kooperatiban

Kooperatibaren helburu inportantenetariko bat eredu energetikoaren aldaketa eta berriztagarrien bultzada da %100eko eredu berriztagarria eta gardena lortzeko. Horregatik, Som Energiak bere bazkideei sorkuntza berriztagarriaren proiektuen bultzadan parte hartzeko eta inbertitzeko ahalmena ematen du.

Gaur egun, Belaunaldi Kilowatt/ordu martxan dago, hau oso proiektu berritzailea da inbertsio-arloan baita berriztagarrien bultzadan ere, gaur egungo pizgarri-eza eta arau-ziurgabetasuna kontuan hartuta. Interesatzen bazaizu, ikus ezazu web hau: www.generationkwh.org

Bazkide izateko arriskuak 

Som Energia, beste enpresa bezala, ordainketen etenaldian sar liteke. Egoera horren aurrean, ordaintzeke dauden diruaren ordainketa-ordena horrela izango litzateke: lehenik, Administrazioa, langileak, maileguak, titulu parte-hartzaileak, borondatezko kapital soziala, eta, azkenik, derrigorrezko kapital soziala (hasierako 100 €).

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar