2.0TD tarifa indexatua ulertzea

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Jarraian, 2.0TD tarifa indexatua duten kontratuen fakturen atalak aurkeztuko ditugu, azalpen txikiak emanda, ulergarriagoak izan daitezen. Maximetroa duten kontratuen zehaztapenak amaieran azalduko ditugu. Era berean, testuaren amaieran faktura-eredu bat gehitu dugu.

Artikulu honetan gai hauek jorratuko ditugu:

Fakturaren goiko aldea

Hasieran, faktura-datuak, titularra eta ordainketa-datuak agertzen dira. Halaber, fakturaren laburpena aurkituko duzu: fakturatutako kontzeptuak eta zenbatekoak, eta fakturaren zenbateko osoa. Bigarren orrian, kontzeptuen xehetasuna aurkituko duzu; baina hori aurrerago azalduko dugu.

Erabilitako elektrizitatea

Hurrengo atalean erabilitako elektrizitateari buruzko informazioa ematen dugu. Lehenik, barra-grafiko bat aurkituko duzu, aurreko hilabeteetako kontsumoaren historikoa irudikatzen duena. Grafikoan, kontsumoak araudiak ezarritako ordutegi-tarteen arabera banatuta ikusten dira. Tarifa indexatu bat baduzu eta fakturan ordutegi-tarteak zergatik agertzen diren jakin nahi baduzu, irakurri Laguntza Guneko artikulu hau.  

Grafiko-oinean, aurreko 12 hilabeteetan batez beste eguneko zenbat energia gastatu duzun (bidesariak eta karguak barne) jakinarazten dizugu. Banatzaileek datuak helarazi ahala, hemen azken urtean zehar erabili duzun gehieneko potentzia ikusiko duzu ere. Eta, azkenik, legeak xedatzen duen moduan, zure eskualdeko batez besteko kontsumoa jakinarazten dizugu.

Ondoren, grafiko bikoitz bat aurkituko duzu: alde batetik, egunen araberako kontsumo osoa (kWh-tan) irudikatzen duen barra-grafiko bat eta, bestetik, potentziaren ordutegi-kurba (kW-tan) irudikatzen duen lerro-grafiko bat.

Gero taula bat agertuko da, elektrizitate-erabilerari buruzko datuekin. Kontagailuko irakurketak dira: fakturazio-aldiko hasierako irakurketa eta amaierako irakurketa. Azpian “Total periodo” kontzeptua agertuko da, fakturazio-aldiko kontsumo osoa. Araudiak ezarritako hiru ordutegi-tarteei dagozkien datuak ematen dira. Kontsumo osoa kalkulatzeko, egin hiru ordutegi-tarteetako kontsumoen batuketa.

Konpentsazio sinplifikatua duen autoprodukzio-modalitateko kontratu bat baduzu, soberazko energia agertuko zaizu. Soberazko energia ordutegi-tarteen arabera banatuta agertuko da ere, sortu eta sare elektrikora isuri den unearen arabera.

Hurrengo atalera igaro aurretik, fakturako batez besteko eguneko energia-gastua jakinarazten dizugu, eta baita erabilitako energiarekin duen korrespondentzia ere. Halaber, banatzailearen esteka gehituko dugu; bertan datu berberak aurkituko beharko zenituzke.

Kontratuaren datuak

Kontratatutako potentzia

Jarraian kontratuaren datuen xehetasuna aurkituko duzu. “Potencia contratada (kW)” kontzeptuan potentzia-une bakoitzerako (puntakoa eta sakonunekoa) kontratatuta duzun potentzia agertzen da. Beharbada bi uneetan potentzia berbera izango duzu. Izan ere, oso litekeena da hori gertatzea, auto elektriko bat edo gauetan zein asteburuetan erabili nahi duzun potentzia handiko aparatu bat izan ezean. Potentzia-uneei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu 2.0TD tarifaren gaineko albistean eta Laguntza Gunean, Nola jakin dezaket zein potentzia behar dudan? artikuluan.

Bidesariak eta tarifa-segmentuak

Bidesariak MLBNak ezarri dituen tarifa-moten arabera aplikatzen direnez, “Peajes de transporte y distribución” kontzeptuaren ondoan, tarifa xehatzen da, horren araberako bidesariak aplikatuko baitira. Gauza bera gertatzen da karguekin: Ministerioak ezartzen ditu, eta tarifa-segmentuaren araberakoak dira. Hortaz, “Segmento tarifario” kontzeptuaren ondoan agertzen den zenbakiak fakturan ezarriko diren kargu-motak definitzen ditu.

CUPS kodea

Kontratu-datuetan hornidura-puntuaren kode bateratua (CUPS) agertuko da ere. Hornidura-puntua identifikatzen duen zenbakia da (NANa balitz bezala). Ikusiko duzu kontratuaren amaiera-eguna ere adierazten dela. Kontuan izan, kontrakoa adierazi ezean, kontratua automatikoki berrituko dela urtero, Baldintza orokorrek xedatutakoaren arabera, eta ez dagoela iraupen-konpromisorik.

Matxurak, larrialdiak eta erreklamazioak

Bigarren orriko atal batean zure banatzailearen kontaktua aurkituko duzu. Harengana jo behar duzu matxura edo larrialdiren bat gertatuz gero. Eta Som Energiari komertzializazioaren inguruko erreklamazio bat aurkeztu nahi badiozu, “Reclamaciones comercialización Som Energia” atalean aurkituko dituzu harremanetarako datuak. Orobat, kontsumoko arbitraje-sistemari (administrazio publikoek kontsumo-harremanetan sortzen diren gatazkak modu eraginkorrean ebazteko herritarren eskura jartzen duten tresna) buruzko informazioa aurkituko duzu.  Faktura guztietan Ministerioaren webgune ofizialerako esteka aurkituko duzu, non zure eremuko kontsumoko arbitraje-batzordearen kontaktua aurkituko baituzu. Argibide gehiago aurkituko duzu artikulu honetan: Zer egin behar dut kanpoko erakundeei erreklamazio bat aurkezteko?

Jarraian fakturaren xehetasuna ematen da: kontzeptu bakoitza nola kalkulatu den azaltzen da. Baina hori gero ikusiko dugu.

Si la factura comprende un periodo temporal en el que ha habido un cambio de precios, este apartado estará doblado: habrá dos líneas de cada concepto, que corresponderán a los dos periodos con ambos precios. Lo mismo ocurrirá en el apartado de “facturación por energía utilizada”, lo explicamos con más detalle abajo.

Kontratatutako potentziaren fakturazioa

Kontratatuta duzun potentziaren arabera zenbat ordainduko duzun erakusten du. Kontzeptu hau ez dago kontsumitutako energiaren mende. Honela kalkulatzen da: kW-ko prezioa bider kontratatuta dituzun kW-ak (adibidez, 3,80 kW). Eta kW-ko prezioa urtekoa denez, beste kalkulu hau egin behar da: prezioa zati 365 (edo zati 366, bisurtea bada), bider fakturatuko diren egunen kopurua. 

Bi potentzia-une daudenez eta potentziaren prezioa une batetik bestera aldatzen denez, kalkulua bi aldiz egiten da, une bakoitzean kontratatuta duzun potentziaren arabera, eta kasu bakoitzean dagokion uneko potentziaren prezioa aplikatzen da. 

Laguntza Guneko artikulu honetan zehatz-mehatz azaltzen dugu nola fakturatzen den potentzia, eta adibide bat ere ikusi ahalko duzu.

Behean ikusiko duzu, potentziaren zenbateko osotik, zein den sarera sartzeko bidesariei eta karguei (Gobernuak aratutako eta ezarritako kontzeptuak) dagokien kopurua. Esan bezala, potentziaren zenbateko osoak kontzeptu horiek barne hartzen ditu (goiko lerroetan).

Fakturak barne hartzen duen aldian prezioak aldatu badira, prezioen atala bikoiztu egingo da: kontzeptu bakoitzari bi lerro eskainiko zaizkio, bat denboraldi bakoitzeko. Gauza bera gertatutako da “Erabilitako energiaren fakturazioa” atalean (behean xehetasun handiagoz azalduko dugu). 

Erabilitako elektrizitatearen fakturazioa

Erabili duzun elektrizitatearengatik zenbat ordainduko duzun erakusten du. Esan bezala, elektrizitateak hiru prezio dituenez (ordutegi-tartearen arabera), hiru kalkulu egin behar dira:

  • Puntako uneko prezioa kalkulatzeko: prezioa (Kooperatibaren prezioak webgunekoSom Energiaren tarifak atalean daude ikusgai) bider erabilitako elektrizitate-kantitatea (goian, erabilitako elektrizitateari buruzko informazioan, zehazten da).
  • Une arrunteko prezioa kalkulatzeko, gauza bera: une horretako elektrizitatearen prezioa bider erabilitako elektrizitate-kantitatea. 
  • Eta gauza bera sakonunearekin

Potentziarekin gertatzen den bezala, fakturak barne hartzen duen aldian prezioak aldatu badira, prezioen atala bikoiztu egingo da: kontzeptu bakoitzari bi lerro eskainiko zaizkio, bat denboraldi bakoitzeko, energiaren prezioa, erabilitako kantitatea eta azken prezioa zehaztuta. 

Adibidez, irailaren 23tik urriaren 14ra bitarteko faktura batean, urriaren 1ean prezioak aldatu badira, goiko atalean irailaren 23tik 30era arteko energiaren prezioak, irailaren 23tik 30era erabilitako energia eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztuko dira. Eta beheko lerroetan, urriaren 1etik 14ra arteko energiaren prezioak, urriaren 1etik 14ra erabilitako energia eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztuko dira.

Irudian agertzen den faktura urtarrilaren 17tik otsailaren 14ra bitartekoa da, eta otsailaren 1ean prezioak aldatu dira. Goiko atala urtarrileko egunei dagokie (prezio batzuekin) eta beheko atala otsaileko egunei (beste prezio batzuekin).

Generation kWh proiektuan parte hartzen baduzu

Kontratuak Generation kWh proiektuan parte hartzen badu, hemen aurkituko duzu hilabete horretan GkWh prezioan dagokizun energia-kantitatea. Dagokizun Generation kWh elektrizitatea erabili duzun energia-kantitatea edo gehiago bada, Generation kWh preziorik gabe erabilitako elektrizitateari buruzko lerroan zero bat agertuko da.

Energiaren bidesariak eta karguak

Erabilitako elektrizitatearen kontzeptuaren barruan Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionalak (MLBN) eta Gobernuak ezartzen dituzten kargu eta bidesarien zenbatekoak sartzen dira. Horiek une bakoitzean erabilitako elektrizitate-kantitatearen araberakoak dira. Xehetasuna erabilitako elektrizitatearen fakturazioaren ondoren aurkituko duzu, bidesariak eta karguak Erabilitako elektrizitatearen fakturazioa kontzeptuan sartuta dauden arren.

Autoprodukzioa baduzu

Konpentsazio sinplifikatua duen autoprodukzio-modalitatea aktibatuta duten kontratuei hemen agertuko zaie dagokien konpentsazioa. Tarifa indexatua duten kontratuen kasuan, Som Energiak konpentsazio-prezio indexatu bat aplikatuko du, eta prezio hori elektrizitatearen eguneko merkatuko orduko prezioaren berbera izango da.

Hala kalkulatzen da: ordu bakoitzeko soberakinak bider ordu horretako eguneko merkatuko prezioa. Hortaz, fakturan, soberazko energiaren batezbesteko haztatua erabilitako elektrizitatea bezala erakutsiko dugu, hots, ordu-tarteen arabera banatuta.

Konpentsazioa denez, negatiboan agertzen da. Legez xedatuta dago erabilitako elektrizitatearen zenbateko osora iritsi arte bakarrik konpentsa daitekeela; hortaz, soberazko energiaren konpentsazioak erabilitako elektrizitatearen zenbateko osoa gainditzen badu, beste lerro bat agertuko da (Ajuste límite de compensación por autoconsumo) zenbateko positibo batekin, hiru kontzeptuak batzean emaitza zero izan dadin.

Beste kontzeptu batzuk

Jarraian fakturari gehitu beharreko beste kontzeptu batzuk agertzen dira:

  • Bonu soziala: kontratu bakoitzak bonu soziala finantzatzeko egiten duen ekarpena. Kontzeptu honi elektrizitatearen gaineko zerga eta BEZa aplikatzen zaizkio.
  • Elektrizitatearen gaineko zerga: Gobernuak araututako zerga bat da. Kontratatutako potentziarengatik eta erabilitako energiarengatik ordaintzen duzunari % 5,11269 gehitzen zaio. Zerga honi, kontagailuaren alokairuari eta beste kontzeptu batzuei bezala, BEZa aplikatzen zaio.
  • Kontagailuaren alokairua: gure fakturaren bidez banatzaileari ordaintzen diozun kostu bat da. Legez araututako balio bat da; beraz, ez da aldatuko enpresa merkaturatzaile batetik bestera.
  • BEZa: gaur egun, % 21eko BEZa aplikatzen da ia zenbateko guztietan: kontratatutako potentzia, erabilitako elektrizitatea, bonu soziala, kontagailuaren alokairua, elektrizitatearen gaineko zerga, aldaketak eta altak egiteagatik edo beste kontzeptuengatik kobratutako kargu osagarriak, eta abar.Kanarietan, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) aplikatzen da. Borondatezko dohainari, ordea, ez zaio aplikatzen ez BEZa ez IGICa.
  • Fakturan beste kontzeptu hauek ager daitezke:  
    • Sarbide-, luzapen- edo lotura-eskubideak: kontratu-aldaketak, hornidura-altak eta konexio-aldaketak egiten badituzu bakarrik agertuko dira. Enpresa banatzaileak gure fakturaren bidez kobratzen dituen errekargu arautuak dira.

Kontzeptu guztien (kontratatutako potentziaren fakturazioa, erabilitako elektrizitatearen fakturazioa, bonu soziala, zergak eta beste kostu batzuk) batura da fakturaren zenbateko osoa.

Jarraian informazioa eta MLBNren prezio-konparadorerako esteka aurkituko dituzu.

Jarraian, grafiko batean, fakturaren zenbatekoa zertarako erabiltzen den ikusiko duzu, hau da, fakturaren zer zati erabiltzen den zergak ordaintzeko, zer zati energiaren ekoizpen-kostuak ordaintzeko, eta zer zati karguak, garraio- eta banaketa-bidesariak eta kontagailuaren alokairua ordaintzeko.

Beste alderdi batzuk

Fakturaren hirugarren orrian, elektrizitatearekin lotutako hainbat alderdi azaltzen dira: jatorria, ingurumen-inpaktua eta jatorriaren berme-ziurtagiriak.

Informazio gehiago

Elektrizitate-fakturan nola aurreztu edo fakturari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Herri Ikasgelak eskaintzen duen doako ikastaroa egin edo Laguntza Guneko beste artikulu hau irakurri dezakezu.

Jarraian faktura-eredu bat ikus dezakezu.

Maximetroa duten kontratuak

Ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa eta maximetroa dituzten hornidura-puntuek (adibidez, zenbait auzo-komunitate edo elementu ez etengarriak dituzten hornidura-puntuak) fakturan islatzen diren berezitasun hauek dituzte.

Irakurketen xehetasunari eskainitako atalean maximetroaren irakurketak aurkituko dituzu ere, non une bakoitzean erregistratutako gehieneko potentzia adierazten baita. Erregistratutako potentzia kontratatutako potentzia baino handiagoa bada, zigor bat ezarriko da. Beste artikulu honetan, 2.0TD tarifa eta maximetroa dituzten kontratuen potentzia-gehiegikeriek duten kostua azaltzen da. Hori gertatzen denean, potentzia-gehiegikeriaren kostua fakturaren xehetasunaren atalean aurkituko duzu, kontratatutako potentziaren fakturazioaren azpian.

Jarraian maximetroa duen kontratu baten faktura-eredua ikus dezakezu:

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri