Energiaren banaketa autoprodukzio kolektiboan

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Autokontsumo kolektiboko modalitatean, hainbat etxebizitza, lokal edo hornidura-puntuk elektrizitate berriztagarria sortzeko puntu bat edo batzuk partekatzen dituzte. Sortutako energia banatzeko, 244/2019 Errege Dekretuak energia banatzeko xedatzen duen metodoa aplikatzen da.

Araudiak aurreikusten du, autoprodukzio kolektiboko modalitatea hautatzeko, sorkuntza-puntuarekin edo -puntuekin lotutako parte-hartzaileek Banaketa-akordio bat sinatuko dutela, non parte-hartzaile bakoitzarentzako Banaketa-koefizientea ezarriko baita.

Banaketa-akordioa

Autoprodukzio kolektiboan soberakinak banatzeko akordioa autoprodukzio kolektiboko parte-hartzaile bakoitzari dagokion sortutako energiaren portzentajea, Banaketa-koefizientearen bidez, ezartzen duen dokumentua da.

Behin akordioa sinatuta, autoprodukzio kolektiboko parte-hartzaile guztiek banaka entregatu beharko diote enpresa banatzaileari, zuzenean edo konpainia merkaturatzailearen bidez. Kasu honetan, kontratua hautatutako autoprodukzio kolektiboko modalitatera aldatzeko eta legalizatzeko prozesuan zehar egin beharko dute hori, instalazio fotovoltaikoa jada martxan dagoenean.

Banaketa-akordioaren eredu bat aurkituko duzue aurki argitaratuko dugun Guía para la autoproducción colectiva en Bloques de Viviendas gidaren eranskinetan.

Banaketa-koefizientea

Banaketa-koefizientea autoprodukzio kolektiboko parte-hartzaile bakoitzari dagokion sortutako energiaren portzentajea da. 

  • 0 eta 1 bitarteko balio bat da.
  • Koefiziente guztiak batzean, emaitza 1 izango da.
  • Balio hori egonkor mantenduko da egunean zehar.

Hala, lotutako hornidura-puntu batek, adibidez, 0,3ko koefizientea badu, horrek esan nahi dugu orduko sortutako energia guztiaren % 30 dagokiola. Ordu jakin batean zehar, etxebizitza edo lokal horretan ez bada esleitutako energia guztia (adibide honetan, sortutako energiaren % 30) erabiltzen, erabili ez diren kWh-ak etxebizitza edo lokal horren soberakin gisa zenbatuko dira. Beraz, etxebizitzak esleitu zaiona baino energia gehiago eskatzen badu, soberako energia hori sareko ohiko kontsumo gisa zenbatuko da eta ohiko moduan kobratuko da elektrizitate-fakturan.

Parte-hartzaile bakoitzari dagokion koefizientea alde biak ados jarrita ezartzen da eta Banaketa-akordioan jasota gelditzen da. Akordio hori 12 hilean behin alda daiteke eta, horretarako, parte-hartzaile guztiek banaketa-akordioa berriz ere entregatu beharko dute.

Trantsizio ekologikorako ministerioak hitzeman du lehenbailehen ezarriko dituela banaketa-koefiziente dinamikoak, non banaketa-portzentajea egunean zehar aldatzen joan ahal izango den.

Banaketa-metodoa 

  1. Sorkuntza-kontagailuak ordubetez eguzki-panelek sortutako energia kontabilizatzen dute. Hori da sortutako ordutegi-energia garbia. Energia hori desberdina izango da ordu batetik bestera, klimatologiaren, eguneko orduaren eta urtaroaren arabera.  
  2. Sortutako energia horri autoprodukzio kolektiboko parte-hartzaile bakoitzaren banaketa-koefizientea aplikatzen zaio. Hau da, adostutako banaketaren arabera kalkulatzen da sortutako energiaren zer zati dagokion bakoitzari ordubeteko aldian. Hori da sortutako ordutegi-energia garbi banakatua.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak dagokion sortutako ordutegi-energia garbi banakatutik behar duena edo aprobetxa dezakeena hartuko du. Ordubeteko tartean aprobetxatzen den sortutako energia horri autokontsumitutako ordutegi-energia banakatua esaten zaio.Eguzki-plaketatik zuzenean erabilitako energia gisa zenbatzen da eta, ondorioz, kontsumo-kontagailuak marka dezakeen ordutegi-kontsumotik deskontatzen da.
  4. Ordutegi-tarte bakoitzean parte-hartzaile bakoitzari dagokion eta une horretan erabiltzen ez duen sortutako energia soberakin gisa zenbatuko da. Energia horri soberazko ordutegi-energia banakatua esaten zaio, eta kontratua konpentsazioa eskuratzeko modalitatekoa bada, hori izango da konpentsatu ahalko duen energia. 
  5. Beraz, parte-hartzaile bakoitzari dagokion sortutako energia (sortutako ordutegi-energia garbi banakatua) erabiltzen den energiaren (autokontsumitutako ordutegi-energia banakatua) eta erabiltzen ez den energiaren (soberazko ordutegi-energia banakatua) artean banatzen da.

Adibidea

Hiru etxebizitza eta lokal bat autoprodukzio kolektiboko sorkuntza-instalazio bati lotuta daude. Honako hauek dira banaketa-koefizienteak:

Lotutako hornidura-puntuak Banaketa-koefizientea
1. etxebizitza
0,2
2. etxebizitza
0,2
3. etxebizitza
0,2
Lokala 0,4

Egun jakin batetako 11etatik 12ak bitartean, instalazioak 5 kWh sortzen ditu. Hortaz, 1. etxebizitzari 1 kWh dagokio: koefizientea (0,2) bider sortutako energia (5 kWh). Beste era batera esanda, lehen etxebizitzari 5 kWh-ren % 20 dagokio, hots, 1 kWh. Honela bakatuko da energia ordu horretan zehar:

Lotutako hornidura-puntuak Energia-banaketa 11etatik 12ak bitartean
1. etxebizitza
1 kWh
2. etxebizitza
1 kWh
3. etxebizitza
1 kWh
Lokala 2 kWh

Ikus dezagun nola banatzen den energia ordu horretan zehar hornidura-puntu ezberdinen artean, kontuan hartuta ere sareko zenbat energia erabiltzen duen:

Lotutako hornidura-puntuak 11etatik 12ak bitartean sortutako energiaren banaketa. (Sortutako ordutegi-energia garbi banakatua)
11etatik 12ak bitartean erabilitako energia
Sortu eta erabilitako energia (autokonsumitutak o ordutegi-energia banakatua)
Erabilitako sareko energia (eta ondorioz, fakturatu beharrekoa)
Soberzko energia (soberak ordutegi-energia banakatua)
Habitatge 1 1 kWh 1,5 kWh 1 kWh 0,5 kWh 0 kWh
Habitatge 2 1 kWh 0 kWh 0 kWh 0 kWh 1 kWh
Habitatge 3 1 kWh 0,75 kWh 0,75 kWh 0 kWh 0,25 kWh
Local 2 kWh 5 kWh 2 kWh 3 kWh 0 kWh

Energia-banaketaren zehaztapenak konpentsatutako autoprodukzio kolektiboan

Honako hauek dira soberakinen konpentsazio sinplifikatua eskura dezaketen autoprodukzio kolektiboko modalitateak:

  • Autokontsumo kolektiboa barruko sarean soberakinik gabe.
  • Autokontsumo kolektiboa barruko sarean soberakinekin.
  • Behe-tentsioko sarearen bidezko autokontsumo kolektiboa, non sorkuntza-puntu guztiak energia erabiltzeko puntu batera konektatuta dauden barruko sarearen bidez.

Autoprodukzio kolektiboan, konpentsazioa honela egiten da:

Soberazko ordutegi-energia banakatua balio ekonomiko bihurtzen da konpainia merkaturatzaileak ezarritako kWh-ko prezioaren arabera. Eta balio ekonomiko hori elektrizitate-fakturan erabilitako energia-terminoaren balio ekonomikotik zuzenean deskontatuko da. Asko jota, emaitza 0 euro izango da, baina ezingo da inola ere izan negatiboa edo hurrengo hiletarako metagarria. Kontuan hartu, edonola ere, kontratatutako potentziaren zati finkoa eta lotutako zergak ordaindu beharko dituzula.

Esteka interesgarriak

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar