Ibilgailu elektrikoa: zer aukera ditut aparkaleku komunitario batean karga-gune bat instalatzeko?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Aparkaleku komunitarioetan karga-guneak instalatzeko, ITC-BT-52 gida teknikoak 3 aukera ematen ditu:

1. Karga-gunea instalazio komunitariotik

Aparkalekuko instalazio elektriko komunitariotik luzapen bat desbidera daiteke ibilgailuaren karga-gunera. Kasu horretan, bigarren mailako kontagailu bat instalatu behar da (instalazioaren hasieran edo karga-gunean), ibilgailu elektrikoak erabiltzen duen energia neurtzeko. Horretarako, komunitatearen oniritzia beharko da, bai eta eskatzailearen adostasuna ere, erabilitako energia ordaintzeko.

2. Karga-gunea etxeko kontagailutik

Etxebizitza eta aparkalekua eraikin berean badaude, etxeko kontagailutik aparkaleku-plazara desbideraketa bat egin daiteke.

Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak xedatzen du, ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioen kasuan, instalazio egiteko bakarrik jakinarazi behar zaiola aurretik komunitateari.

Kasu horretan, kalkulatu behar duzu kontratatuta duzun potentzia ibilgailua kargatzeko eta, aldi berean, etxeko gailu elektrikoak erabiltzeko nahikoa ote den.

3. Karga-gunea independentea

Azken aukera hornidura-puntu berri baten alta eskatzea da. Hori ere aurretik jakinarazi behar zaio komunitateari eta, enpresa banatzaileak CUPS kodea helarazten dizunean, argiaren alta eskatu beharko duzu, argia kontratatzeko formularioaren bidez,

Gogoan izan horrek elektrizitate-kontratu berri bat egitea dakarrela eta, ondorioz, garestiagoa dela.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri