Zer eskubide dituzte Som Energiako bazkide diren finka-administratzaileek?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Kooperatibako bazkide diren finka-administratzaileek kudeatzen dituzten auzo-komunitate guztiak argia kontratatzera gonbida ditzakete, bazkide bakoitzak duen bost kontratuko muga gaindituta.

2018ko Batzar Nagusiak aukera horren alde bozkatu zuen.

Hala, Kooperatibako bazkide diren finka-administratzaileek:

  • Hain izenean kontrata ditzakete behar dituzten argi-puntu guztiak.
  • Auzo-komunitateak ez diren 5 pertsona fisiko edo juridiko gonbida ditzakete argia gurekin kontratatzera.
  • Administratzen dituzten auzo-komunitate guztiak gonbida ditzakete argia gurekin kontratatzera.

Finka-administratzailea bazara, aukera hau baliatzeko, hauxe egin behar duzu:

  1. Bazkidetu. Horretarako, bete Izan zaitez bazkide formularioa.
  2. Bidalierantzukizunpeko adierazpen hau beteta eta sinatuta info@somenergia.coop helbidera. 
  3. Gero, auzo-komunitate batek Kooperatibarekin kontratatu nahi duenean, Som Energiako bazkide-zenbakia eta IFZ eman beharko dizkiozu, argia kontratatzeko formularioa betetzeko beharko baititu.
Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri