Erakunde eta enpresentzako Infoenergia zerbitzua

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Erakunde eta enpresentzako Infoenergia zerbitzua 3.0TD tarifa (15 kW-tik gorako kontratatutako potentzia) edo goi-tentsioko edozein tarifa (6.1TD, 6.2TD, 6.3TD edo 6.4TD) duten kontratuei zuzendutako aholkularitza pertsonalizatuko tresna bat da. 

Doako zerbitzua da, eta aldizka txosten pertsonalizatuak bidaltzen ditugu, elektrizitate-fakturan aurreztearren, kontratua nola optimizatu daitekeen jakinarazteko. Hala, zerbitzuaren helburua da erabiltzaileak ahalduntzea, haien kontratuak hobetzeko neurriak hartzeko gai izan daitezen.

Erakunde edo enpresa bat bazara eta 15 kW-ko edo hortik beherako kontratatutako potentzia baduzu behe-tentsioan (garraio-bidesaria eta 2.0TD banaketa), etxeko txostenen antzekoak diren aldizkako txostenak  jasoko dituzu, eta Bulego Birtualean erabili duzun energiaren analisia kontsultatu ahalko duzu. Informazio gehiago aurkituko duzu artikulu honetan: Infoenergia zerbitzua

Txostenetan kontratu-mota horien inguruan eskura ditzakegun datuak aztertzen ditugu, batez ere:

  • Tarifako denboraldi bakoitzean erabilitako energia eta ondoriozko kostua, kostua murrizteko aholkuak emateko.

  • Tarifako denboraldi bakoitzean erabilitako gehieneko potentzia eta ondoriozko kostua, kontratatutako potentzia gainditzeagatik ezar litezkeen zigorrak barne, potentzia egokienak eta aurrezteko modua aurkitzeko helburuaz.

  • Sortutako energia erreaktiboa eta ondoriozko zigorrak, kostua minimizatzeko edo kentzeko helburuaz.

Erakunde eta enpresentzako Infoenergia zerbitzua 2020. urtetik eskaintzen dugu. Datu masiboen analisian aditua den Beedata Analytics, SL enpresa teknologikoak laguntzen digu txostenak prestatzen.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri