Nola kalkulatu ohiturak aldatzean sortzen den energia aurrezpena?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energian, energia-eraginkortasunaz kezkatzen gara eta horregatik ohitura aldaketak sustatzen ditugu, etxean erabiltzen den energiari buruzko aldizkako azterketak egiten ditugu eta lortutako informazioa Infoenergia txostenetan txertatzen dugu.

Etxe baten energia-eraginkortasuna hobetu dela uste dugu bere erabilera energetikoa aurreko aldiak baino gutxiagokoa denean. Baina energiaren erabileraren beherakada hori etxeko ohituren aldaketaren ondorioz gertatu den edo ez identifikatzeko, energiaren erabilerari eragiten dioten beste faktore batzuk ere baztertu behar ditugu, esaterako, eguraldia eta etxetik kanpo igarotzen den denbora (adibidez bidaiak). 

Hau da, neguko aste batean zehar hotzik ez badu egin eta berotzeko energia gutxiago erabili baldin baduzue, ez dugu uste ohitura aldaketagatik aurreztu duzuela, zuen portaera ez baita aldatu aurreko neguarekin konparatuz gero, aldatu dena eguraldia izan da. Energia aurrezte hau, beraz, ez da gertatu ohituren aldaketagatik. 

Gauza bera gertatzen da udan bero gutxiago egin badu eta aire girotuak gutxiago erabili badituzue. Energiaren erabileraren murrizketa hau ez dugu ohituren aldaketagatik gertatutako aurrezte bezala kontuan hartzen. 

Honakoak izan daitezke etxeko ohitura-aldaketak: berogailuaren tenperatura murriztea (eta arropa gehiago janztea), sukaldea modu eraginkorragoan erabiltzea, argi-naturala gehiago aprobetxatzea, udan aire girotua oso hotza ez den tenperaturara programatzea, aparailuak itzali stand-by moduan utzi ordez, eta abar

Ohitura aldaketatik eratorritako etxebizitza baten energia aurrezpena kalkulatzeko, hornidura puntuaren energia erabilera urtebetez alderatu dugu, adibidez, 2018, aurreko urtearekin alderatuta, 2017, desberdintasunak bilatu ditugu eta eguraldia eta etxetik kanpo igarotzen den denbora bereizi ditugu, konparazio horretan eraginik izan ez dezaten.

Eguraldia:

Horrela, kontratu bakoitzaren 2017ko energiaren erabileraren eguneroko datuekin eta etxea kokatua dagoen 2017ko eguraldiaren datuekin, kontratu bakoitzarentzat energiaren erabilerari buruzko eredua egin dugu. Honek etxean,teoriaz, 2018an zehar erabiliko den energia aurreikusten du, zonaldean egin duen eguraldia kontuan hartuz.  Hau da, ereduak 2018. urteak izan duen klimaren arabera, 2018. urteko energia erabilera aurreikusten du. Datu hauek, ondoren, 2018an benetan erabili den energiaren datuekin konparatu ditugu. 

Ereduak teoriaz aurreikusten duen eta 2018an errealitatean erabili den energiaren arteko ezberdintasuna etxean bizi diren pertsonen ohituren aldaketengatik gertatu dela uste dugu.  

Etxetik kanpo igarotako denbora:

Etxetik kanpo igarotako denbora aurreko urtekoa baino gehiagokoa baldin bada (bidaiengatik, esaterako), nahiz eta energia erabili ez diren egunak izan edo erabilera iraunkorrekoak bakarrik, ez dugu ohitura aldaketengatik gertatu den aurrezte bezala kontuan hartzen. Energia ez erabiltzea etxetik kanpo egoteagatik ez gaitu eraginkorragoak bihurtzen.

Modu horretan, 2018an etxetik kanpo igaro den denbora (energia erabili gabe edo erabilera iraunkorrak bakarrik), nahiz eta modu horretan energia aurrezten den, ez ditugu ohituren aldaketengatik gertatutako aurrezte moduan kontuan hartzen, ezta energia eraginkortasun hobekuntza bezala ere.  

Gure kalkuluetan kontuan hartu ezin izan ditugun beste faktore batzuk ere daude: etxean bizi diren pertsona kopurua, etxetik kanpo ordu gehiago egon badira (lanaldi luzeagoengatik), gasa elektrizitatearengatik aldatu bazen (energia elektriko gehiago erabiltzea dakarrena), eguzki-panelak instalatu badira... Oraintxe bertan ez daukagu informazio hori, baina txertatu dezakegun ahala, (Bulego Birtualean aukera hau izateko lanean ari gara), ohituren aldaketengatik egindako energiaren eraginkortasunaren kalkulua zehatzagoa izanen da.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri