Autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioa

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Autoprodukzio-soberakina etxean autoprodukzio-instalazioak dituzten lagunek sortu duten, erabili ez duten eta, ondorioz, sare elektrikora isuri den energia da. Apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuak xedatzen du etxeko autoprodukzio-instalazioak dituzten pertsonek, nahi izatekotan, azkenean sarera injektatzen diren ekoiztutako energia-soberakinengatiko konpentsazio sinplifikatua jasotzeko eskubidea dutela. 

Autoprodukzio-soberakinak merkatuan erosten dugun energiaren kostuaren erreferentziako balio berean konpentsatzen dira. Hau da, Kooperatibak kontratuak komertzializatzeko merkatu elektrikoan erosten duen energiaren kostua da autoprodukzioaren soberazko energiari aplikatzen zaiona. Som Energiak autoprodukzio-soberakinak dituzten lagunei kostu hori fakturan deskontua eginez konpentsatzen die. Arrazoizkoa iruditzen zaigu Kooperatibak autoprodukzioa duten lagunei erosten dien soberazko energiarengatik merkatuan erosten duen energiaren prezio bera ordaintzea.

Prezioak eguneratzen ditugun bakoitzean, soberakinen konpentsazio-prezioa aztertzen eta ezartzen dugu. Konpentsazio-prezio eguneratua webguneko tarifen atalean aurkituko duzu. 

Araudiari jarraikiz, eta artikulu honetan azaltzen dugun moduan, soberakinen hileko balio ekonomikoak ezin du gainditu kontsumitutako energiaren balio ekonomikoa. Hau da, konpentsatu egiten da harik eta soberazko energiaren balioaren eta kontsumitutako energiaren balioaren arteko balantzea zero izan arte. 

Som Energiak eskaintzen dituen tarifa orokorrak ezartzeko irizpideak bazkide guztion artean erabakitzen ditugu Batzar nagusian. Eztabaidatzeke daude oraindik Som Energiak soberakinen konpentsazio-prezioak ezartzeko baliatu behar dituen irizpideak. Eztabaidatzen ez diren bitartean, goian aipatutako irizpideari jarraituko dugu, zeina arrazoizkoa iruditzen baitzaigu.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri