Zer da autoprodukzioa?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Autoprodukzioa erabiltzaileak energia berriztagarria sortzea da, pertsona bat (bere etxean erabiltzen duena), enpresa bat edo denda bat, zerbitzu ekipamendua...izan litezke.

Gaur egun, autoprodukzioaren formarik ohikoena fotovoltaikoa da, nahiz eta aukerak egon, hala nola, energia eolikoa elektrizitate eraldatzen duten etxeko aerosorgailuak.

Autoprodukzioaren helburu nagusia autohornikuntza energetikoa (guztia edo zati bat) da, baina baita soberakinen kudeaketa ere.

  • Autohornikuntza energetikoa: erabiltzen duzun energia sortzea. Autohornidura handitzeko, garrantzitsua da energia-ekoizpen orduetan ahalik eta energia gehien erabiltzea. Esaterako, autoprodukzio fotovoltaikoaren kasuan, garbigailua edo ontzi-garbigailua gehiengo produkzio momentuetara programatuz, hau da, egunaren erdiko orduetan jarriz. Bateriarik edo biltegiratze sistemarik ez izatekotan, sortutako energia aprobetxatu ahal izateko, sortzen den momentuan erabili beharko da.
  • Soberakin energetikoa: sortzen den momentuan gorde edo erabili ezin daitekeen energia. Isurien aurkako sistemen kasuan izan ezik, energia hau kontagailutik pasatzen da eta sare elektrikoan sartzen da beste pertsona batzuek erabili ahal izateko. Hurrengo artikuluan 244/2019 Errege Dekretu berriaren arabera onar ditzakegun etxeko autoprodukzio berriztagarri mota ezberdinak azaltzen dira. Honek soberakinen konpentsazio sinplifikatuari ateak irekitzen dizkio, modu horretan, instalazioek erabiltzen ez den energia sarera sartzea laguntzen du.

Soberakinen modalitateren bat aukeratzeak ingurumenean zuzenki eragina dauka, erabiltzen den eta galtzen ez den energia berdea baita. Beraz, modu horretan, energia gehiago sortzea saihesten du eta CO2 isurpenak murrizten ditu. Bestalde, sarera sartzen diren soberakinen konpentsazioari esker, instalazioa lehenago amortizatzen da.

Informazio gehiago izateko, ikusi Autoprodukzioaren Errege Dekretu berriari buruzko berri hau.

Instalazio fotovoltaikoak:

Autoprodukzioa duten instalazio mota ohikoenak, gaur egun, instalazio fotovoltaikoak dira. Sarera konektatutako instalazioen kasuan, oinarrizko elementu hauek dituzte:

  • Panel fotovoltaikoak: elektrizitatea eguzki argietatik sortzen dute.
  • Inbertsorea: panelen korronte zuzena korronte alterno bihurtzen du.
  • Babesleak: gaintentsioak edo galerak gertatzekotan aktibatzen diren etengailuak.
  • Bateriak (hautazkoa): elektrizitatea gordetzen eta hornitzen dute ekoizpenik ez dagoen uneetan.

Autoprodukzio instalazioek energia-eraginkortasun altua aurkezten dute, energia sortzen den toki berean erabiltzen baita, garraioagatik sor daitezkeen galerak saihestuz.  

Esteka interesgarriak

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri