Kontratatutako tarifa aldatzea

Tarifa kontratatzen duzun potentziaren araberakoa da eta ez da bera ordutegi-bereizketa izan ala ez izan. Hemen kontsulta ditzakezu Som Energiaren tarifak.

Kontratatutako potentzia edo tarifa (ordutegi-bereizketa aktibatzea edo desaktibatzea) Bulego Birtualaren bidez alda dezakezu. Artikulu honen amaieran azaltzen dizugu prozedura.

Tarifa aldatzean, garrantzitsua da honako hau gogoan hartzea:

Tarifa edota potentzia aldatzea eskatzen dugunean, enpresa banatzaileak eskatutako aldaketa tramitatzera behartuta daude. Baina, urtebete baino lehen, berriz ere aldatzea eskatzen badugu, uka dezakete. Kasu horretan, itxaron beharko genuke aldaketa egiteko.

Eskaera bidaltzen diguzunetik, aldaketa astebete edo bi asteren buruan gauzatuko da. Orduan mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, aldaketa ondo gauzatu dela jakinarazteko.

Tarifa-aldaketa 10,94 € (BEZa barne) kostatzen da. Enpresa banatzaileak kobratuko du zenbateko hori gure fakturaren bidez, gehienetan “actuación en la medida” edo “derechos de enganche” kontzeptupean.

Kontuan izan potentziari dagokion kontratua edo autoprodukzio-kontratu izaera ere aldatu nahi baduzu, aukera aprobetxatu eta bi aldaketak aldi berean tramita ditzakezula. Horrela enpresa banatzaileak ez dizu kontzeptu hori bi edo hiru aldiz (aldaketa eskatzen duzun aldiro) kobratuko.

Ez baduzu argi zenbateko potentzia edota zer tarifa behar duzun, honako artikulu hauek irakurtzea gomendatzen dizugu:

Nola egiten da tarifa edota potentzia aldatzeko eskaera?

Som Energiarekin aktibo dituzun elektrizitate-kontratuen tarifa edota potentzia Bulego Birtualaren bidez aldatu behar duzu. Identifikatu zure burua, joan "Kontratuak" atalera eta, goitibeherako menuan, hautatu "Aldatu tarifak" (edo "Aldatu kontratatutako potentzia"):

Agertuko zaizun oharra irakurri ondoren, sakatu "Hurrengoa". Goitibeherako menuan, hautatu aldatu nahi duzun guztia (tarifa eta, nahi izatekotan, potentzia edota tentsioa ere aldatu ahalko dituzu).

Oraindik ez baduzu aktibatu zure Bulego Birtuala, jarraitu esteka honetan azaltzen diren urratsei: Lehen aldiz Bulego Birtualean sartzea.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar