Infoenergia zerbitzua

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Infoenergia zerbitzua bazkideei energia nola erabiltzen duten ulertzen laguntzeko eta energia-efizientzia handiagoa lortzen eta gehiago aurrezten laguntzeko tresna bat da.

Energia nola erabiltzen duzun jakinarazteaz gain, neurriak hartzeko informazioa eskaini nahi dizugu.Horregatik, energia nola, noiz eta zein neurrian erabili duzun kontsultatzeko eta zure energia-erabilera ulertzeko aukera emateaz gain, Infoenergiak datuak aztertzen ditu non hobetu dezakezuen jakiteko: potentzia optimizatzea, energiaren erabilera etengabea eta energia erreaktiboa murriztea, ohiturak aldatzea, energia berriztagarrian inbertitzea, eta abar.

Halaber, Infoenergia zerbitzua energia-efizientziaren eta Kooperatibaren gaineko beste informazio interesgarri batzuk jakinarazteko erabiltzen dugu.

Zerbitzua bi kanalen bidez ematen da: 

  • Bulego Birtuala: Hemen energia-erabileraren ordutegi-erregistroak kontsultatu eta beste epe batzuetako erregistroekin edota urtaroko batezbestekoekin konparatu ahalko dituzu.
  • Txosten pertsonalizatuak: Posta elektronikoz bidaltzen dizkizugun txostenek aurreko energia-erabilerekiko konparatiboak, antzeko kontratuekiko konparatiboak, erabilera etengabeen analisia eta ohiturak hobetzeko aholku pertsonalizatuak barne hartzen dituzte.

Kontratu guztientzako doako zerbitzua da.Txostenak jasotzen hasteko, Kooperatiban hainbat hilabeteko antzinatasuna duen kontratu bat besterik ez duzu behar. Kontratu-motaren arabera (etxekoa, enpresa txiki eta ertaina edo administrazio publikoa), kontagailuko datuak 6 edo 12 hilabetez bildu beharko ditugu lehen txostena bidali aurretik. 

Honako txosten hauek bidaltzen ditugu:

BeeData gure laguntzaile teknologikoa da; big datan oinarrituta informazio energetikoko sistemak garatzen ditu, hau da, kontagailu digitaletatik datozen datu-bolumen handiak tratatzen ditu eta klima-datuekin zein eskaera-profil estandarizatuekin konbinatzen ditu. 

Analisi horiek oinarri hartuta, hainbat txosten prestatu ditugu, bazkideei azaltzeko nola erabiltzen duten energia, kontratu bakoitzean non aurrez dezaketen eta zer aurrerapauso eman behar dituzten denboran zehar helburu horiek lortzeko.

Hala, ardura handiz eta eredu energetikoa eraldatzeko misioarekin bat eginez, eskura dugun informazio guztia erabiltzen dugu efizienteagoak izateko, energia aurrezteko, gastua murrizteko eta energia-ekoizpen banatuko eredurantz eboluzionatzeko. 

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri