Som Energiaren Tokiko Taldeak

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energiaren Tokiko Taldeak kooperatibako bazkide diren boluntarioez osatuta daude. Haien helburua da kooperatibaren balioak lurraldean hedatzea, Som Energiaren proiektua egituratu, hazi eta tokiko errealitateetan errotu dadin. Kooperatibaren proposamenak eta ekintzak bultzatu eta aurrera eramaten dituzten eragileak dira. 

Zer egiten dute Tokiko Taldeek?

  • Tokiko Taldeek proiektua ezagutarazteko ekintzak burutzen dituzte (ekitaldiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, azoketara bertaratzea...), eta ahoz aho darabilte, pertsona gehiagok kooperatibarekin bat egin eta parte har dezan.
  • Bilerak egiten dituzte, prestakuntza jasotzen dute, eta kooperatibaren norabidea eztabaidatu eta adosten dute, bazkideen Biltzar Nagusiak erabakitakoei jarraikiz.
  • Energia-eredua aldatzearen eta ekonomia soziala eta solidarioa lortzearen alde lan egiten duten beste kolektibo batzuekin sareak eta harremanak ezartzen dituzte.
  • Tokiko beharrei eta kezkei erantzuteko ekintzak, mobilizazioak eta proiektuak autonomiaz antolatzen dituzte.
  • Zonaldeko bazkideen eta kooperatibaren arteko lotura dira.
  • Bazkideek lurraldeko leku desberdinetatik Biltzar Nagusian birtualki parte hartzea ahalbidetzen dute.

Nola egituratzen dira Tokiko Taldeak?

Tokiko Talde bakoitzak bere kasa erabakitzen du nola antolatu, horizontaltasunaren printzipioa eta kooperatibaren gainerako balioak errespetatuz eta erabakiak demokratikoki hartuz, betiere.

Nola aurki dezaket Tokiko Talderik gertukoena?

Esteka honetan, harremanetarako helbide elektronikoen zerrenda aurkituko duzu, eta Som Energiaren Tokiko Talde bakoitzak zer sare sozialetan parte hartzen duen ikusi.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar