Nola kalkulatzen da GenerationkWh tarifaren prezioa?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Generation kWh tarifa Generation kWh proiektuan parte hartzen duten lagunek izan dezaketen tarifa da. Honela kalkulatzen da: proiektuetako instalazioetan elektrizitatea sortzeak eragiten duen kostua gehi energia merkaturatzeko gastuak.

Hortaz, Generation kWh instalazioekin elektrizitatea sortzeko kostua ez da balio finko bat, aldatzen doa proiektuko instalazioaren balio-bizitzan zehar. Aldaketa horiek hainbat arrazoirengatik gertatu daitezke: konponketak, mantentze- eta administrazio-kostuak, aseguruak, araudi-aldaketak, eta beste. 

Energia sortzeko kostua, gaur egun, 0,051 €/kWh da. Kostu hori 24 urteko amortizazio linealaren (Generation kWh proiektuan parte hartu zuten lagunei mailegua itzultzeko) kostuaren eta instalazioen funtzionamendu-kostuen (mantentze-kostua, sorkuntzaren gaineko zerga eta funtzionamendu- zein kudeaketa-kostuak) arabera kalkulatzen da.

Kopuru horri energiaren komertzializazioari lotutako gainerako kontzeptuak gehitu behar zaizkio: araututako karguak eta sarbide-bidesariak, sistemako eta merkatuko operadoreari egin beharreko ordainketak, merkaturatzailearen marjina eta energiaren erosketari lotutako beste kontzeptu batzuk. 

Nolanahi ere, kostua ez da egongo eskaintzaren eta eskariaren arteko aldaketen ondorioz merkatu elektrikoan gertatzen diren bariazioen mende, sortutako energia ez delako erosten elektrizitatearen handizkako merkatuan. Horren ondorioz, merkatuko elektrizitatearen prezioa igotzen bada, Kooperatibak ez ditu mozkin gehiago lortuko, esan bezala, balio hori ez baitago merkatuaren mende. Izan ere, merkatuarekiko independentzia hori da Generation kWh proiektuaren mugarrietako bat. 

Kostua kalkulatzeko metodo zehatza kontratuaren I. Eranskinean zehazten da. 

Gogoan hartu Generation kWh tarifaren prezioak Generation kWh proiektuaren webguneko tarifen atalean daudela kontsultagai. 

Generation kWh prezioa fakturetan aplikatzea

Kontuan hartu Generation kWh proiektuan parte hartzen duten lagunek bere garaian egin zuten ekarpen ekonomikoaren araberako akzio energetikoak dituztela. Ekarritako 100 euroko akzio energetiko 1 jaso dute. Gogoan izan eskubide energetikoak ekarpena egin ondoren hamabi hilabete igarotakoan sartzen direla indarrean.

Tarifa-tarte jakin batean (P1, P2...), Generation kWh proiektuan sartuta dauden Som Energiaren instalazio guztiek sortutako ekoizpen erreala akzio energetikoen kopuruaz zatitzen da. Eta kopuru hori parte-hartzaile bakoitzak gauzatu dituen akzio energetikoez biderkatzen da. Horren arabera parte-hartzaile bakoitzaren fakturei aplikatu beharreko Generation prezioko kWh-ak kalkulatzen dira. 

Aldi berean, kontratu batek, tarifa-tarte jakin batean (adibidez, sakonunean), Generation kWh prezioan hilabete horretan dagokiona baino energia gehiago erabili badu, soberako kontsumoa dagokion tarifa estandarrean kobratuko da. Kontrakoa gertatzen bada, hau da, kontratuak tarifa-tarte jakin batean Generation kWh prezioan dagokiona baino energia gutxiago erabili badu, “soberazko” kWh-ak hurrengo hilabeterako gordeko dira edo bigarren edo hirugarren mailako kontratuei esleituko zaizkie. 

Fakturan, kostaprezioa energiaren zatian aplikatzen da, parte-hartzaileek energia jasotzen dutelako. Fakturako gainerako kontzeptuak (zergak, kontagailuaren alokairua, eta abar) berdin mantentzen dira. Hala, aipatutako faktoreen arabera, faktura jakin batean eskubide energetiko gehiago edo gutxiago aplikatuko dira. Igortzen dugun fakturan maiz ikusi daiteke hori, energiaren atalean bi lerro ezberdin agertzen direlako: lerro batean energia tarifaren araberako prezioan kalkulatzen da eta beste lerroan Generation kWh prezioan. 

Generation kWh proiektuari buruzko informazio gehiago.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri