Generation kWh: bermatuta dago 25 urteko epean zehar dirua itzuliko dela?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Bai, Som Energiak bazkide diren pertsona eta erakundeei ziurtatzen die 25 urteko epean zehar kapitala itzuliko diela. 

Som Energia, beste edozein enpresa bezala, ordainketak etetera irits daiteke. Egoera horretan, oro har, zor den dirua ordaintzeko ordena hauxe izango litzateke: lehenik, Administrazioarekin dituen zorrak; eta, ondoren, langileekin dituen zorrak, maileguak eta kredituak (Generation kWh proiektua mailegu eta kredituen kategorian sartzen da), partaidetza-tituluak, borondatezko kapital soziala eta, azkenik, nahitaezko kapital soziala.

Kooperatibak ekarpen ekonomikoa egiteko epe motzera edo ertainera beharko ez duzun dirua bakarrik erabiltzea gomendatzen dizu.

Kontuan hartzeko alderdiak:

  • Energia berriztagarriko proiektuak dira, hots, epe luzerako proiektuak, egoera ezberdinen mende daudenak. Egoera meteorologikoa urte batetik bestera aldatzen da eta, energia elektrikoaren ekoizpenean eragiten duenez, gerta liteke, noizbait, aurreikusi baino energia gutxiago sortzea edo mantentze-gastuak handiagoak izatea. Horren ondorioz, energiaren prezioa aurreko urtekoa baino apur bat altuagoa izan daiteke (ikus: Nola kalkulatzen da Generation kWh tarifaren prezioa?).
  • Sorkuntza-proiektu batzuetan, administrazio-izapideek abiaraztea atzera dezakete. Horren ondorioz, GkWh tarifa urtebeteren buruan aplikatzen hasi ordez, pixka bat beranduago (urte eta erdiren buruan, adibidez) aplikatuko litzateke. Nolanahi ere, hori Batzar Nagusiaren erabakiaren mende egongo da. 
  • Hau bezalako autoprodukzio kolektiboko sistema baten abantailak instalazioetan elektrizitatea sortzeko benetako kostuen eta elektrizitatearen merkatuko prezioaren eboluzioaren araberakoak izango dira. Merkatuko prezioak gora egiten badu, abantailatsuagoa izango da Generation kWh proiektuan parte hartzea, eta alderantziz.
  • Generation kWh proiektura egindako ekarpena bazkide den pertsonak edo erakundeak Kooperatibari egiten dion mailegu bat da.
  • Generation kWh proiektura ekarpena egitean aurreztu badugu, parte-hartzaileek konturako atxikipen bat (aurreztutakoaren %19a) ordaindu beharko diote Ogasunari. Som Energiak ordainduko dio atxikipena Ogasunari, eta gero parte hartzen duten pertsona eta erakundeei urtero itzultzen dien zenbatekotik deskontatuko du.

Joan webgunera: Generationkwh.org.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri