Elektrizitatearen erabilera kalkulatzeko sistema Som Energian

Azken urteetan, datuak telekudeaketa bitartez bidali ahal dituzten kontadore digitalak instalatu direnez, geroz eta gutxiago jo behar dugu kontsumoaren estimaziora. Gehienetan irakurketa errealak jasotzen ditugu aldian-aldian eta irakurketa horietan oinarritzen gara fakturak igortzeko. Hala ere, batzuetan, kontsumoaren estimazioak egiten ditugu.

Noiz egiten ditugu kontsumoaren estimazioak?

Normalean, estimazioak egiten ditugu, banatze-enpresak, kontadorearen jabea dena, irakurketak aldizka bidaltzen ez dizkigunean. Kasu horretan, fakturazioa asko ez atzeratzeko, kontsumoak estimatzen ditugu eta kalkulaturiko irakurketen arabera fakturatzen dugu.

Nola egiten da kalkulua?

Eguneroko kontsumoa (kWh-tan) kalkulatzen dugu aurreko hilabeteetan gure datu-basean erregistratu dugun kontsumoaren historia kontuan hartuta (gehienez 14 hilabete). Eguneroko kontsumoaren estimazio hau fakturak horrek daukan egun kopuruaz biderkatzen da, modu honetan tarte horretan erabili den energia lortuko dugu.

Emaitza fakturatutako azken irakurketari gehituko zaio fakturazio-irakurketa berria zehazteko.

[Estimatutako irakurketa (kWh)] = [Hasierako irakurketa (kWh)] + egun kopurua x [Eguneko_kontsumoa]

Nola jakin dezaket irakurketa errealekin edo estimazioekin fakturatzen ari zaidan?

Som Energiaren faktura guztietan faktura oinarritzen den kontadorearen irakurketa guztiak ageri dira eta irakurketa erreala edo estimatukoa den ere ageriko da. Hiru seinale mota daude:

Erreala: Irakurketa kontadoreak bidali du, banatzailearen teknikari batek egiaztatu du edo erabiltzaileak Som Energiari bidali dio.

Estimatua banatzailea: Banatze enpresak kalkulatu duen irakurketa eta Som Energiari bidali diona.

Som Energiak kalkulatua: Som Energiak egindako kontsumoaren estimazioa.

Zure bulego birtualean ere erregistraturik ditugun irakurketak kontsultatu ahal dituzu.

Salbuespenak:

Som Energiak ez du kontsumoaren estimaziorik egiten maximetroa daukaten kontratuetarako (15 KW baino gehiagoko potentzia kontratatua edota eten ezin diren elementuak).

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar