Kontratua aldatzea

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energiarekin kontratu aktibo bat baduzu, eta aldatu nahi baduzu, Bulego Birtualean (Kontratuak atalean) eskatu beharko duzu aldaketa. Beheko esteketan horren gaineko informazioa aurkituko duzu. 

Oraindik ez baduzu kontraturik Som Energiarekin, jakinarazten dizugu, kontratazio-prozesuan zehar, titularra aldatzeko aukera dagoela. Bestelako aldaketak, egin nahi izatekotan, Kooperatibarekin kontratu aktibo bat duzunean egin ahalko dituzu.

Kontuan izan zenbait kontratu-aldaketa ezin direla aldi berean tramitatu. Hau da:

  •   Tarifa-aldaketa bat (ordutegi-tarteen tarifatik tarifa indexatura edo alderantziz) tramitatzen ari bazara, ezin duzu kontratu-aldaketa bat (potentziaren, tentsioaren, autoprodukzio-modalitatearen aldaketa edo beste) bideratu. Tarifa-aldaketa gauzatu arte (arazorik ez badago, hurrengo faktura-dataren ondorengo egunetik aurrera), itxaron beharko duzu beste edozein aldaketa eskatzeko.
  • Kontratu-aldaketa bat (potentziaren, tentsioaren, autoprodukzio-modalitatearen aldaketa edo beste) tramitatzen ari bazara eta tarifa aldatzea (ordutegi-tarteen tarifatik tarifa indexatura edo alderantziz) erabakitzen baduzu, kontratu-aldaketa gauzatu arte (astebete eta hiru aste bitartean, tramitearen arabera) itxaron beharko duzu tarifa-aldaketa eskatzeko.
Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri