Nola kalkulatzen dira fakturaren kostuak 3.0A tarifarekin?

ADI!

Artikulu honetan azaltzen den informazioak indarra galduko du, MLBNaren zirkularraren (Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala) bidez BOEn argitaratutako elektrizitatearen garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berria ezartzen denean. MLBNaren eskariz, eta BOEn argitaratutakoaren arabera, garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berria 2021eko apiriletik aurrera aplikatuko da (baliteke aldaketa gradualki aplikatzea). Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzu.

3.0A tarifaren fakturek kontuan hartu beharreko ezaugarri propiak dauzkate faktura ulertu ahal izateko: 

- Termino honetan kooperatibaren jarduera garatzeko marjin komertziala gehitzen dugu. 

  • Potentzia-terminoa. Potentzia fakturatua kontratatutako potentzian eta benetan erabilitakoan oinarrituta kalkulatzen da, maximetroaren neurketaren arabera. 
    • Kontratatutako potentziaren %85a baino gutxiago erabiltzen bada, fakturatutako potentzia kontratatutako potentziaren %85a izango da. 
    • Kontratatutako potentziaren  %85a eta %105 artean erabiltzen bada, fakturatutako potentzia erabilitakoa izango da.
    • Kontratatutako potentziaren %105a baino gehiago kontsumitzen bada penalizazioak ordaindu behar izango dira. Penalizazioak ezartzean,  gehiegizko kW bakoitza prezio arruntaren  hirukoitza kobratzen dute. 

- Kooperatibak termino honetan ez dauka marjinik. Estatuak fakturatutako kantitate osoa zehazten du. 

  • Energía erreaktiboaren  penalizazioak. Energia erreaktiboaren kontzeptuan kantitate neurtua (kVArh) ez da zuzenean kobratzen.  Penalizazio bat jartzen da energia erreaktiboak  energia aktiboaren %33a gainditzen duenean denbora tarte berean. Hurrengo loturan penalizazioari buruzko gehigarrizko informazioa aurki dezakezu. 

- Termino honetan Som Energiarako marjinik ere ez dago, Estatuak zehazten du zenbatekoa. 

  • Beste kontzeptu batzuk:  Fakturan gehitu beharreko beste kontzeptu batzuk ere islatuko dira zenbateko orokorra lortzeko: 
    • Ekipoen alokairua: enpresa banatzaileari gure fakturaren bidez ordaintzen diozun kontadoreen alokairua da. 
    • Elektrizitate-zerga: Gobernuak zehazten duen zerga da (zerga honi BEZa ere aplikatzen zaio). 
    • BEZ, gaur egun %21a. 
    • Borondatezko oparia: BEZtik libre.Gehigarrizko informazioa.. 
    • Agertu daitezkeen beste kontzeptu batzuk (lehenengo aldiz argia kontratatzean, kontratuan aldaketaren bat egiten baduzu): sarbide-eskubideak, hedatze-eskubideak, krokadura, erreaktibo izatetik penalizazioa, etab. 

Jarraian erlazionatutako galderak eskaintzen dizkizuegu, puntu bakoitzeko informazioa gehitzeko.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar