Faktura 3.0A eta 3.1A tarifekin

ADI!

Artikulu honetan azaltzen den informazioak indarra galduko du, MLBNaren zirkularraren (Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala) bidez BOEn argitaratutako elektrizitatearen garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berria ezartzen denean. Garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berriaren aplikazioa 2021eko ekainaren 1era arte atzeratu da.

3.0A edo 3.1A tarifa duten kontratuen fakturak ondo ulertzeko, kontuan hartu behar dira ezaugarri berezi batzuk:

  • 3.0A eta 3.1A tarifek hiru aldi bereizten dituzte: artikulu honetan 3.0 tarifaren ordutegiak kontsulta ditzakezu eta, beste honetan, 3.1A tarifaren ordutegiak.
  • Energia aktiboaren terminoa: aldiaren arabera erabilitako energiaren kostua da. Fakturazio-aldi bakoitzean erabilitako kWh-ak denboraldi bakoitzean kWh-ak duen prezioaz edo tarifaz biderkatzen dira.

Energia aktiboaren prezioa (€ / kWh) desberdina da aldi bakoitzean:

  • Puntako unea (P1): energiaren prezioa garestien den unea (P4 deitzen da jaiegunetan).
  • Une arrunta (P2): energiaren prezioa batez bestekoa den unea (P5 deitzen da jaiegunetan).
  • Sakonunea (P3): energiaren prezioa merkeen den unea (P6 deitzen da jaiegunetan).

Som Energiaren prezioak gure webguneko tarifen atalean daude ikusgai.

Termino honetan Kooperatibaren jarduera ahalbidetzeko beharrezko marjina komertziala gehitzen dugu. 

  • Potentzia-terminoa: fakturatutako potentzia kalkulatzeko oinarri hartzen dira kontratatutako potentzia eta benetan erabilitako potentzia, maximetroak erregistratu duenaren arabera:
    • Kontratatutako potentziaren % 85 baino gutxiago erabiltzen bada, kontratatutako potentziaren % 85 fakturatuko da. 
    • Kontratatutako potentziaren % 85 eta % 105 bitartean erabiltzen bada, erabilitako potentzia fakturatutako da. 
    • Kontratatutako potentziaren % 105 baino gehiago erabiltzen bada, zigorrak ezarriko dira. Erabilitako potentzia gehi zigorrak fakturatuko dira: erregistratutako balioaren eta kontratatutako potentziaren % 105aren arteko aldearen bikoitza.

Informazio gehiago ikusteko, kontsultatu orri hau: Potentziaren kostua maximetroarekin.

Kooperatibak oraingoz ez du marjinarik aplikatzen termino honen gainean. Fakturatutako zenbatekoa indarreko araudiak xedatutakoa da besterik gabe. 

  • Zigorrak energia erreaktiboa sortzeagatik: kasu jakin batzuetan bakarrik ezartzen dira, instalazioaren eta konektatzen diren aparatuen arabera. Termino honetan Som Energiak ez du marjinarik aplikatzen ezta ere.
  • Beste kontzeptu batzuk: Fakturan kostu osoa lortzeko gehitu behar diren beste kontzeptu batzuk ikusiko dituzu ere:
    • Ekipoen alokairua: gure fakturaren bidez banatzaileari ordaintzen diozun kontagailuen alokairua da. 
    • Elektrizitatearen gaineko zerga: Gobernuak araututako zerga bat da  eta BEZa ezarri behar zaio. 
    • Une honetan BEZa % 21 da.
    • Borondatezko dohaina: kontzeptu hau BEZetik salbuetsita dago.
    • Sarbide-, luzapen- edo lotura-eskubideak: enpresa banatzaileak gure fakturaren bidez kobratuko dizkizu kontzeptu hauek horniduraren alta tramitatzen baduzu edo kontratua aldatzen baduzu.
    • Beste kontzeptu batzuk, adibidez lurraldearen araberako gehigarriak.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar