2.0TD Faktura ulertzea

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

ADI!

Espainiako Gobernuak elektrizitate-fakturaren BEZa % 21etik % 5era jaisteko erabakia hartu du. Neurria 2023ko abenduak 31era arte egongo da indarrean, gehienez, 10 kW-ko potentzia duten kontratuentzat eta aplikatu egingo da baldin eta merkatuko energiaren prezioa nabarmen jaisten ez bada. Merkatuko energia-prezioak nabarmen jaisten badira, ez da aplikatuko. Neurriaren xehetasunak albiste honetan aurkituko dituzue.

Egungo sistema elektrikoa konplexua da; hortaz, korapilatsu samarra izan daiteke elektrizitate-fakturak ulertzea, zeinak, hein batean, legez arautzen baitira. Jarraian, etxeko kontratuen fakturen atalak aurkeztuko ditugu, azalpen txikiak emanda, ulergarriagoak izan daitezen. Maximetroa duten kontratuen zehaztapenak amaieran gehitu ditugu. Era berean, testuaren amaieran faktura-eredu bat dago ikusgai.

Fakturaren hasieran, fakturaren datuak daude: titularra eta ordainketa-datuak. Eta fakturaren laburpena ere aurkituko duzu: fakturatutako kontzeptuen laburpena eta haien zenbatekoa, eta fakturaren zenbateko osoa. Bigarren orrian, kontzeptu horien xehetasuna aurkituko duzu; baina hori aurrerago azalduko dugu.

Erabilitako elektrizitatea

Hurrengo atalean erabilitako elektrizitateari buruzko informazioa ematen da. Lehenik, grafiko bat aurkituko duzu, azken hilabeteetako kontsumoaren historikoarekin. 2021eko ekainaren aurreko hilabeteetan, denboraldi bat, bi edo hiru ikusiko dituzu (ordutegi-bereizketa edota 2.0DHS tarifa izan ala ez). Eta, 2021eko ekainetik aurrera, indarreko hiru denboraldiak agertuko dira. Gogoan izan aurreko denboraldiak ez datozela bat oraingoekin.  

Gero taula bat agertuko da, elektrizitate-erabilerari buruzko datuekin. Kontagailuko irakurketak dira: fakturazio-aldiko hasierako irakurketa eta amaierako irakurketa. Azpian "Total periodo" kontzeptua agertuko da, fakturazio-aldiko kontsumo totala.

Hiru ordutegi-tarteetako datuak ematen dira: puntako unea, une arrunta eta sakonunea. Bereizketa hori egiten dugu kontsumitutako energiak prezio desberdina duelako erabiltzen den unearen arabera (ordutegi-tartearen arabera). Beraz, puntako uneko orduetan erabili duzun energia, une arrunteko orduetan erabili duzuna eta sakonunean erabili duzuna ikusiko dituzu. Energia-denboraldiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Laguntza Gunean, 2.0TD tarifa artikuluan, eta 2.0TD tarifa azaltzen duen albistean.

Konpentsazio sinplifikatua duen autoprodukzio-modalitateko kontratu bat baduzu, soberazko energia ere agertuko zaizu. Soberazko energia denboraldien arabera bereizita agertuko da ere, sortu eta sare elektrikora irauli den unearen arabera.

Hurrengo atalera igaro aurretik, azken 12 hilabeteetako eguneko batez besteko energia-gastua (bidesariak eta karguak barne) ikusi ahalko duzu. Banatzaileek datuak helarazi ahala, hemen azken urtean zehar erabili duzun gehieneko energia ikusiko duzu ere (adierazle baliagarria da kontratatutako potentzia murrizteko asmoa baduzu). Halaber, banatzailearen esteka gehituko dugu, non datu berberak aurkituko baitituzu.

Kontratuaren datuak

Jarraian kontratuaren datuen xehetasuna aurkituko duzu. "Potencia contratada (kW)" kontzeptuan potentzia-denboraldi bakoitzerako (puntakoa eta sakonunekoa) kontratatuta duzun potentzia agertzen da. Gerta liteke bi denboraldietan potentzia berbera izatea. Izan ere, oso litekeena da hori gertatzea, gau zein asteburuetan erabili nahi duzun auto elektriko edo potentzia handia behar duen aparatu bat izan ezean. Potentzia-denboraldiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu 2.0TD tarifaren gaineko albistean eta Laguntza Gunean, Nola jakin dezaket zein potentzia behar dudan? artikuluan.

Bidesariak MLBNk ezarri dituen tarifa-moten arabera aplikatzen direnez gero, "Peajes de transporte y distribución" kontzeptuaren ondoan, fakturan aplikatuko diren bidesariak erabakiko dituen tarifa xehatzen da. Gauza bera gertatzen da karguekin: Ministerioak ezartzen ditu, eta desberdinak izango dira "Segmento tarifario" kontzeptuaren arabera. Hortaz, "Segmento tarifario" kontzeptuaren ondoan agertzen den zenbakiak fakturan ezarriko diren kargu-motak definitzen ditu.

Kontratuaren datuetan CUPS kodea agertzen da ere: Hornidura-puntuaren kode bateratua. Hornidura-puntua identifikatzen duen zenbakia da (NANa balitz bezala). Ikusiko duzu kontratuaren amaiera-eguna agertzen dela ere. Kontuan izan, kontrakoa adierazi ezean, kontratua automatikoki berrituko dela urtero, Baldintza orokorrek xedatutakoaren arabera, eta ez dagoela iraupen-konpromisorik.

Matxurak, larrialdiak eta erreklamazioak

Bigarren orriko atal batean zure banatzailearen kontaktua aurkituko duzu. Harengana jo behar duzu matxura edo larrialdiren bat gertatuz gero. Eta Som Energiari komertzializazioaren inguruko erreklamazio bat aurkeztu nahi badiozu, "Reclamaciones comercialización Som Energia" atalean aurkituko dituzu harremanetarako datuak. Orobat, kontsumoko arbitraje-sistemari (Administrazio publikoek kontsumo-harremanetan sortzen diren gatazkak modu eraginkorrean ebazteko herritarren eskura jartzen duten tresna) buruzko informazioa aurkituko duzu. Faktura guztietan Ministerioaren webgune ofizialerako esteka aurkituko duzu, non zure eremuko kontsumoko arbitraje-batzordearen kontaktua aurkituko baituzu.

Jarraian fakturaren xehetasuna ematen da. Bertan kontzeptu bakoitza nola kalkulatu den azaltzen da. Baina hori gero ikusiko dugu.

Kontratatutako potentziaren fakturazioa

Kontratatuta duzun potentziarengatik zenbat ordainduko duzun erakusten du (ez du zerikusirik kontsumitu duzun energia-kantitatearekin). Honela kalkulatzen da: kW-ko prezioa bider kontratatuta dituzun kW-ak (adibidez, 3,80 kW). Baina, kW-ko prezioa urtekoa denez gero, beste kalkulu hau egin behar da: emaitza zati 365 (edo zati 366, bisurtea bada) eta bider fakturatuko diren egunen kopurua.

Bi potentzia-denboraldi daudenez gero eta potentziaren prezioa denboraldi batetik bestera aldatzen denez gero, kalkulua bi aldiz egiten da, denboraldi bakoitzean kontratatuta duzun potentziaren arabera eta kasu bakoitzean dagokion prezioa aplikatuta. 

Laguntza Guneko artikulu honetan zehatz-mehatz azaltzen dugu nola fakturatzen den potentzia, eta adibide bat ere ikusi ahalko duzu.

Behean ikusiko duzu, potentziaren zenbateko osotik, zenbat dagokien sarera sartzeko bidesariei eta karguei (Gobernuak aratutako eta ezarritako kontzeptuak). Esan bezala, potentziaren zenbateko osoak kontzeptu horiek barne hartzen ditu (goiko lerroak).

Fakturak barne hartzen duen aldian prezioak aldatu badira, prezioen atala bikoiztu egingo da: kontzeptu bakoitzari bi lerro eskainiko zaizkio, bat denboraldi bakoitzeko. Gauza bera gertatutako da “Erabilitako energiaren fakturazioa” atalean (behean xehetasun handiagoz azalduko dugu).

Erabilitako elektrizitatearen fakturazioa

Erabili duzun elektrizitatearengatik zenbat ordainduko duzun erakusten du. Lehen esan dugun bezala, elektrizitateak hiru prezio dituenez gero (ordutegi-tartearen arabera), hiru kalkulu egin behar dira:

Puntako uneko prezioa kalkulatzeko: denboraldi horretako elektrizitatearen prezioa (Kooperatibaren prezioak webguneko Som Energiaren tarifak atalean daude ikusgai) bider erabilitako elektrizitate-kantitatea (goian, erabilitako elektrizitateari buruzko informazioan, zehaztutako datua).

Une arrunteko prezioa kalkulatzeko, gauza bera: une arrunteko elektrizitatearen prezioa bider denboraldi horretan erabilitako elektrizitate-kantitatea.

Eta gauza bera sakonunearekin.

Potentziarekin gertatzen den bezala, fakturak barne hartzen duen aldian prezioak aldatu badira, prezioen atala bikoiztu egingo da: kontzeptu bakoitzari bi lerro eskainiko zaizkio, bat denboraldi bakoitzeko, energiaren prezioa, erabilitako kantitatea eta azken prezioa zehaztuta. 

Adibidez, irailaren 23tik urriaren 14ra bitarteko faktura batean, urriaren 1ean prezioak aldatu badira, goiko atalean irailaren 23tik 30era arteko energiaren prezioak, irailaren 23tik 30era erabilitako energia eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztuko dira. Eta beheko lerroetan, urriaren 1etik 14ra arteko energiaren prezioak, urriaren 1etik 14ra erabilitako energia eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztuko dira.

Irudian agertzen den faktura urtarrilaren 17tik otsailaren 14ra bitartekoa da, eta otsailaren 1ean prezioak aldatu dira. Goiko atala urtarrileko egunei dagokie (prezio batzuekin) eta beheko atala otsaileko egunei (beste prezio batzuekin).

Entre los días 1 de octubre y 31 de mayo, y en aplicación del RDL 10/2022, a las facturas aparece una línea añadida, correspondiente al mecanismo de ajuste del gas. Esta línea indica el precio de este concepto (que es variable según el período, y, por tanto, en cada factura será diferente). El importe final depende de la electricidad consumida total en el período facturado. No depende, pues, de los periodos horarios (punta, llano, valle) en los que se haya utilizado la energía. Para más información, puedes leer esta noticia del blog y este artículo del Centro de Ayuda.

Kontratua Generation kWh proiektuan sartuta badago, hemen hilabete horretan GkWh prezioan dagokizun energia-kantitatea aurkituko duzu ere. Dagokizun Generation kWh elektrizitatea erabili duzun energia-kantitatea edo gehiago bada, Generation kWh preziorik gabe erabilitako elektrizitateari buruzko lerroan zero bat agertuko da.

Erabilitako elektrizitatearen kontzeptuaren barruan, Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionalak (MLBN) eta Gobernuak ezartzen dituzten kargu eta bidesarien zenbatekoak sartzen dira. Horiek denboraldi bakoitzean erabilitako elektrizitate-kantitatearen araberakoak dira. Xehetasuna erabilitako elektrizitatearen fakturazioaren ondoren aurkituko duzu, elektrizitate-fakturazioak barne hartzen baditu ere.

Autoprodukzio-modalitatea konpentsazio sinplifikatuarekinaktibatuta duten kontratuei hemen agertuko zaie dagokien konpentsazioa. Honela kalkulatzen da: soberazko elektrizitatea bider soberakinen konpentsazio-prezioa. Konpentsazioa denez gero, negatiboan agertzen da. Legez xedatuta dago erabilitako elektrizitate osoaren kontzeptura iritsi arte bakarrik konpentsa daitekeela; hortaz, soberazko energiaren konpentsazioak erabilitako elektrizitate osoa gainditzen badu, beste lerro bat agertuko da (Ajuste límite de compensación por autoconsumo) zenbateko positibo batekin, hiru kontzeptuak batzean zero emaitza lortzeko.

Beste kontzeptu batzuk

Jarraian fakturari gehitu beharreko beste kontzeptu batzuk agertzen dira: 

  • Elektrizitatearen gaineko zerga: Gobernuak araututako zerga bat da. Kontratatutako potentziarengatik eta erabilitako energiarengatik ordaintzen duzunari % 5,11269 gehitzen zaio. Zerga honi, kontagailuaren alokairuari eta beste kontzeptu batzuei bezala, BEZa gehitu behar zaio.
  • Kontagailuaren alokairua: gure fakturaren bidez banatzaileari ordaintzen diozun kostu bat da. Legez araututako balio bat da; beraz, ez da aldatuko argia kontratatzeko aukeratzen duzun enpresa merkaturatzailearen arabera.
  • BEZa: gaur egun, % 21eko BEZa aplikatzen da ia zenbateko guztietan: kontratatutako potentzia, erabilitako elektrizitatea, kontagailuaren alokairua, elektrizitatearen gaineko zerga, aldaketak eta altak egiteagatik edo beste kontzeptuengatik kobratutako kargu osagarriak, eta abar. Kanarietan, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra (IGIC) aplikatzen da. Borondatezko dohainari, ordea, ez zaio gehitzen ez BEZa ez IGICa.
  • Fakturan beste kontzeptu hauek ager daitezke: 
    • Sarbide-, luzapen- edo lotura-eskubideak: kontratua aldatzen baduzu, horniduraren alta egiten baduzu edo hargunea aldatzen baduzu soilik. Enpresa banatzaileak errekargu arautu horiek gure fakturaren bidez kobratuko dizkizu.
    • Som Energiaren borondatezko dohaina: borondatezko dohaina egiten duten pertsonek (erabiltzen duten kWh bakoitzeko, zentimo bateko ekarpena egiten dute Kooperatiba garatzen laguntzeko), atal honetan aurkituko dute kontzeptu hori. Zenbatekoa honela kalkulatzen da: zentimo bat bider erabilitako kWh kopurua. 

Kontzeptu horien guztien batura (kontratatutako potentziaren fakturazioa, erabilitako elektrizitatearen fakturazioa, zergak eta beste kostu batzuk) fakturaren zenbateko osoa da.

Informazio-ondorioetarako, atal honen amaieran, kargu eta bidesariak ezartzen dituzten araudiak xehatzen dira, eta baita Som Energiak bonu soziala finantzatzeko gordetzen duen zenbatekoa ere.

Jarraian informazioa eta MLBNren prezio-konparadorerako esteka aurkituko dituzu.

Jarraian, grafiko batean fakturaren zenbatekoa zertarako erabiltzen den ikusiko duzu, hau da, fakturaren zer zati erabiltzen den zergak ordaintzeko, zer zati energiaren ekoizpen-kostuak ordaintzeko, eta zer zati karguak, garraio- eta banaketa-bidesariak eta kontagailuaren alokairua ordaintzeko.

Beste alderdi batzuk

Fakturaren hirugarren orrian, elektrizitatearekin lotutako hainbat alderdi azaltzen dira: jatorria, ingurumen-inpaktua eta Jatorriaren berme-ziurtagiriak.

Informazio gehiago

Elektrizitate-fakturan nola aurreztu edo fakturari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Herri Ikasgelak eskaintzen duen doako ikastaroa egin dezakezu.

Jarraian autoprodukzioa aktibatuta duen kontratu baten faktura-eredu bat ikus dezakezu.

Maximetroa duten kontratuak

2.0TD tarifa eta maximetroa dituzten hornidura-puntuek (adibidez, zenbait auzo-komunitate) fakturan islatzen diren berezitasun batzuk dituzte:

Irakurketen xehetasunari eskainitako atalean maximetroaren irakurketak aurkituko dituzu ere, non denboraldi bakoitzean erregistratutako gehieneko potentzia adierazten baita. Erregistratutako potentzia kontratatutako potentzia baino handiagoa bada, zigor bat ezarriko da. Beste artikulu honetan, 2.0TD tarifa eta maximetroa dituzten kontratuen potentzia-gehiegikeriek duten kostua azaltzen da.Hori gertatzen denean, potentzia-gehiegikeriaren kostua fakturaren xehetasunaren atalean aurkituko duzu, kontratatutako potentziaren fakturazioaren azpian.

Jarraian maximetroa duen kontratu baten faktura-eredua ikus dezakezu:

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri