3.0A tarifaren aldi-ordutegiak

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

ADI!

Artikulu honetan azaltzen den informazioak indarra galduko du, MLBNaren zirkularraren (Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala) bidez BOEn argitaratutako elektrizitatearen garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berria ezartzen denean. Garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berriaren aplikazioa 2021eko ekainaren 1era arte atzeratu da.

3.0A tarifak hiru alditan fakturatzen du: P1(Punta), P2(Laua) eta P3(Bailara). Aldi bakoitza egunaren ordu-tarte batekin dator non energia-prezioa eta potentzia desberdinak dira: 

  • P1 (Punta periodoa): Energia eta potentzia garestienak diren aldia da. Egunero 4 ordu dira eta jai-egunetan, aldi horri P4 deitzen zaio.
  • P2 (Periodo laua): Egunero 12 ordu dira eta jai-egunetan P5 aldia deitzen da.
  • P3 (Periodo bailara): Energia eta potentzia merkeenak diren aldia da. Egunero 8 ordu dira eta jai-egunetan P6 aldia deitzen da.

Tarifa honetan aldi edo periodo bakoitzean potentzia desberdin bat kontrata daiteke.

Aldi bakoitzean zein potentzia kontratatzea gehien komeni zaizun, kontsulta ezazu esteka hau: 3.0A tarifan potentziaren optimizazio-ikasketak.

Sasoiaren arabera (negua edo uda), penintsulan edo uharteetan kokapenaren arabera, aldien ordutegiak desberdinak dira. 

Gaur egun Som Energiak ez du zerbitzurik eskaintzen Ceutan eta Melillan.


No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar