Zer da maximetroa?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Maximetroa instalazio elektrikoan erabilitako gehienezko potentzia erregistratzen duen neurketa-tresna da.

Maximetroa duten hornidura-puntuetan, potentzia ez da mugatua, Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE) duten etxeko instalazioetan ez bezala.  Beraz, maximetroarekin, kontrataturiko potentzia gainditu daiteke etenik jasan gabe. 

Kontratatutako potentzia gainditzen denean, zigorrak esteka honetan azaltzen dugun bezala fakturatuko dira: Nola kalkulatzen da potentziaren kostua maximetroarekin?

Ze instalazio daukate maximetroa?

  1. 15 kW-tik gorako potentzia kontratatuta duten instalazio guztiek eta goi-tentsioko instalazio guztiek, modu lehenetsian, potentzia maximetro bidez fakturatzen dute. Hala gertatuko da honako tarifa hauetako bat kontratatuta duten hornidura-puntuetan:ordutegi-tarteen 3.0TD tarifa, 3.0TD tarifa indexatua,  ordutegi-tarteen 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifak, 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifa indexatuak, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu irekiei dagozkien tarifa baliokideak.
  2. Era berean, maximetroa erabili dezakete ordutegi-tarteen 2.0TD tarifa edo 2.0TD tarifa indexatua duten hornidura-puntuek, baldin eta etengarria ez den elementu bat badute.

"Elementu ez etengarriak" hornidura elektriko etengabea behar duten gailuak dira, buletin edo ziurtagiri elektrikoa igortzen duen teknikariaren arabera, adibidez:

  •     Igogailuak.
  •     Garajeetako aireztapen behartuko ekipoak.
  •     Edateko ura eta suteak itzaltzeko ura hornitzen duten presio-taldeak.
  •     Garajeetako ate elektrikoak.

Halaber, honako kasu hauetan PKE maximetroarekin ordezkatzea eska daiteke:

  • Ospitaleak, bereziki zainketa intentsiboetako unitateak eta ebakuntza-gelak.
  • Ohiz kanpoko osasun-egoerak dituzten pertsonen kontratuak: arnasketa lagundua edo dialisia behar denean.

Nola erregistratzen da erabilitako gehienezko potentzia?

Maximetroak, 15 minutuz, erabilitako potentziaren batezbestekoa kalkulatzen du. Fakturan fakturazio-aldiko batez besteko potentzia handiena ageriko da.

Datu hori garrantzitsua da, igogailuen kasuan esaterako. Izan ere, igogailuak puntako potentzia erabiltzen du abioan, denbora labur batez, baina maximetroan ez da potentzia hori agertzen.

Elementu ez etengarriak dituzten 2.0TD tarifen eta 50 kW-ra bitarteko potentzia duten tarifen kasuan, ordu-laurdeneko gehieneko potentzien erregistroa potentzia-gehiegikerien kostua kalkulatzeko erabiltzen da, erabilitako potentziaren arabera. Esteka hauetan informazio gehiago aurkituko duzu:

3.0TD tarifen eta goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifen kasuan, potentzia 50 kW-tik gorakoa denean, eta 2.0TD tarifa duten hornidura-puntu jakin batzuetan (adibidez, ekoizpen fotovoltaikoko instalazioen zerbitzu osagarriak), ordu-laurdeneko erregistro guztiak hartzen dira kontuan eta zigorra kontratatutako potentzia gainditzen den ordu-laurdenari bakarrik aplikatzen zaio. Artikulu honetan azaltzen dugu hori:

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri