Potentziaren kostua maximetroarekin

ADI!

Artikulu honetan azaltzen den informazioak indarra galduko du, MLBNaren zirkularraren (Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala) bidez BOEn argitaratutako elektrizitatearen garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berria ezartzen denean. Azkeninformazioen arabera, MLBNak proposatu du aldaketa 2021ko apirilean gauzatzea. Hala ere, baliteke aldaketa gradualki aplikatzea.Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzu.

Maximetroaren araberako fakturazioarekin, potentziaren kostua hilabete batetik bestera alda daiteke, fakturatuko den potentziakontratatutako potentziaren eta maximetroak erregistratzen duen erabilitako potentziaren mende egongo baita.

Erabilitako potentzia (maximetroak erregistratzen duena)

Fakturatutako potentzia
Kontratatutako potentziaren % 85etik beherakoa Kontratatutako potentziaren % 85 kobratuko da.
Kontratatutako potentziaren % 105 eta %85 bitartekoa Maximetroak erregistratzen duen erabilitako potentzia kobratuko da.
Kontratatutako potentziaren % 105etik gorakoa Erabilitako potentzia + zigor bat kobratuko da; hots, erregistratutako balioaren eta kontratatutako potentziaren % 105ari dagokion balioaren arteko aldearen bikoitza.

2.0 edo 2.1 tarifa (ordutegi-bereizketarekin edo gabe) baduzu, potentziaren kostua fakturatutako potentziaren balioa da, taularen arabera.

3.0A eta 3.1A tarifen kasuan, potentziaren kostua hiru fakturazio-aldietan fakturatutako potentzien prezioaren batura da.

3.0A eta 3.1A tarifek hiru fakturazio-aldi dituzte, potentziaren eta energiaren araberakoak, eta prezioak ordu-tarteekin aldatzen dira.  

Hiru fakturazio-aldietako potentziaren eta energiaren araberako prezioak Kooperatibaren webguneko tarifen atalean aurkituko dituzu.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar