CUPS: hornidura-puntuaren kode bateratua

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Hornidura-puntuaren kode bateratua (CUPS) hornidura-puntuak identifikatzen dituen kodea da. Etxebizitza edo lokal batetik bestera bazoaz, ordura arte izandako CUPS kodea galdu eta, etxebizitza edo lokal berrian, beste bat izango duzu.Merkaturatzailez aldatzeko eskaera egiteko, CUPS kodea beharko duzu. CUPS kodea hornidura-puntuko faktura guztietan aurkituko duzu.

Zure etxebizitza edo lokalak gas-hornidura badu eta elektrizitatea eta gasa merkaturatzaile berarekin kontratatuta baditu, kontuz ibili nahasketak saihesteko, gas-hornidurak ere CUPS kode bat erabiltzen baitu.

Hornidura-puntuan ez bada inoiz argirik egon, agian aurretiko tramite bat egin beharko duzu esleipenaz arduratzen den enpresa banatzaileari eskaera egiteko. Hala bada, honako artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu: Une honetan ez dago argirik. Nola eskatu hornidura-puntu berri bat.

Halaber, ez baduzu fakturarik eskura CUPS kodea ikusteko, enpresa banatzailearekin harremanetan jarri beharko duzu kodea eskatzeko kasu hauetan: merkaturatzailez aldatzeko tramitea egiteko edo aurretik argia izan duen puntu batean horniduraren alta egiteko. 

CUPS kodeak 20-22 karaktere ditu: hasieran “ES” letrak, gero 16 zenbaki eta amaieran beste 2 letra (kontrol-digitua). 

Sarri, nahitaezkoa ez den arren, CUPS kodeak beste bi digitu ditu amaieran: bat numerikoa (0, 1, 2...) eta bestea alfabetikoa (F, P C, X...). Digitu horiek energia-erabileraren erregistroak egiteko neurketa-ekipoa zein puntutan (teknikoki, muga-puntua izenaz ezagutzen dena) konektatzen den identifikatzen dute. Amaiera ohikoena “0F” da, baina beste kode batzuk “1P” digituekin amaitzen dira.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri Wikipediako esteka hau.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri