3.0A tarifa

ADI!

Artikulu honetan azaltzen den informazioak indarra galduko du, MLBNaren zirkularraren (Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala) bidez BOEn argitaratutako elektrizitatearen garraio- eta banaketa-bidesarien sistema berria ezartzen denean. Azkeninformazioen arabera, MLBNak proposatu du aldaketa 2021ko apirilean gauzatzea. Hala ere, baliteke aldaketa gradualki aplikatzea.Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzu.

Legeak xedatzen duenaren arabera, 3.0A tarifa da 15 kW-tik gorako potentzia kontratatuta duten behe-tentsioko hornidura-puntu guztietarako sarbide-tarifa: enpresa txikiak, ostalaritza-zerbitzuak, jatetxeak, hotelak, okindegiak, kafetegiak, eskolak, bulegoak, auzo-komunitateak, eta abar.

3.0A tarifaren ezaugarriak (Legez zehaztuta):

  • 3.0A tarifak hiru denboralditan fakturatzen du: P1 (Puntakoa), P2 (Arrunta) eta P3 (Sakonunekoa). Denboraldi bakoitza eguneko ordu-tarte bati dagokio, non energiaren eta potentziaren prezioa desberdinak baitira: 3.0A tarifako denboraldien ordutegiak

  • Kontratatutako hiru potentziak: Potentzia desberdin bat kontrata daiteke denboraldi bakoitzerako. Ez dago balio normalizaturik; betekizun bakarra da hiru potentzietako bat 15 kW-tik gorakoa izatea.*

  • Kontratatutako potentzia gainditzeko aukera: Hornidura ez da inola ere etengo kontratatutakoa baino potentzia handiagoa erabiltzeagatik.

  • Potentziaren fakturazioa: Maximetroak kontratatutako potentziatik gorako balioak erregistratzen baditu, errekargu bat aplikatuko da. Era berean, maximetroak kontratatutako potentziatik beherako balioak erregistratzen baditu, deskontua egingo da potentzia fakturatzean: potentziaren kostua 3.0A tarifan

  • Erabilitako potentziaren erregistroa: Maximetroak 15 minutuko denboralditan erabilitako gehieneko potentzia erregistratzen du (ordu-laurdeneko erregistroak), gutxi gorabehera, 30 egunez. Horri esker, 12 hileko erregistro bat dugunean, urte horretan zehar kontratatu beharko genukeen potentzia kalkula dezakegu: erakunde eta enpresentzako Infoenergia zerbitzua

  • Kontratu-aldaketa bat 12 hilero: Elektrizitatea banatzen duen enpresak uko egin diezaioke kontratatutako potentzia 12 hilean behin baino gehiagotan aldatzeari. Horregatik, arretaz jokatu eta hori kontuan hartu behar dugu kontratatuko dugun potentzia aukeratzeko unean.

  • Energia erreaktiboaren erregistroa eta fakturazioa: Instalazio elektrikoetan energia erreaktiboa agertzen da funtzionatzeko eremu magnetiko eta elektrikoak sortu behar dituzten gailuak erabiltzen direnean. Energia erreaktiboak banaketa oztopatzen du; horregatik sortu ziren energia erreaktiboaren gehiegizko kontsumoa zigortzeko errekarguak.

* Elektrizitatea banatzen duten tokiko hainbat enpresa txikik ez dute onartzen kontratatutako potentziak 15 kW-tik beherako bi denboraldi izatea.

Did this answer your question? Thanks for the feedback There was a problem submitting your feedback. Please try again later.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar