Ordu-bereizketarekiko tarifa (OB)

Elektrizitate zerbitzua kontratatzen dugunean, kontrataturiko potentziak baldintzatuko du nolako sarbide-tarifa izan ahal dugun: 2.0 tarifa, (10 kW edo gutxiagoko potentzia), 2.1 (10 eta 15 kW bitartean) eta 3.0 (15 kW baino gehiago, behe-tentsioan).

2.0 eta 2.1 tarifek bi aukera eskaintzen dituzte: egungo ordu guztiek elektrizitate prezio berbera izatea edo ezarritako ordu tarteen arabera aldatzea. Ordutegi-Bereizketa Tarifa (DH gaztelaniaz) izena du.

Lehen tarifa  mota honek gaueko tarifa izena zuen, baina gaur egun ordutegi tarte merkeena (haran tartea) ez da bakarrik gauean zehar gertatzen, goizeko orduak ere barnean sartzen baitira. Beraz, 14 haran-ordu daude!

Gainera, kontuan hartu beharra dago ordutegi hauek asteko egun guztietarako balio dutela.

Ordutegi-BereizketaTarifaren-ordutegiak

Uda-neguko ordutegia ordu ofiziala aldatzen den momentu berberean aldatzen da (martxoaren eta urriaren azkeneko igandeak).

Punta eta haran ordutegi hauek Kanariar Uharteetarako ere balio dute, uharte-ordutegiarekin.

Noiz da komenigarria ordutegi-bereizketa duen tarifa kontratatzea?

Zenbat eta haran orduetan elektrizitate gehiago erabiltzen dugun, puntako orduekin konparatuz gero, are eta komenigarriagoa izango da ordutegi-bereizketa tarifa kontratatzea.

Haran orduetako prezioa ordutegi-bikoizketarik gabeko tarifaren prezioaren ia erdia da, baina puntako orduen prezioa prezio arrunta baino zertxobait garestixeagoa da bakarrik.

2.0A tarifaren prezioa (prezio finkoa) 2.0 DHA tarifaren prezioarekin (ordutegi-bereizketa) konparatzen badugu, punta tartean % 15.8 gehiago ordaintzen dugula ikusten dugu, baina haran tartean  % 41 aurrezten dugu. 2.1DHA-ri begira, erlazio hau puntan, % 13.2 garestiago eta haranean % 38.8 merkeagoa da.

Aurrezki-taula punta/haran orduetan erabiltzen den %en eta egungo prezioen arabera

Beraz, gure elektrizitate ohiturak aztertzen baditugu, baliteke ordutegi-bereizketa gomendagarria izatea. Normalean, erabileraren %25 haran orduetan baldin badugu, tarifa hau interesatuko zaigu.  

Eta hau lortzea ez da zaila; izan ere, egun osoan zehar funtzionatzen dauden gailuak baititugu eta, beraz, haran orduetan (14 ordu) ere bai. Honen adibide ona hozkailua da, urtean elektrizitate gehien erabiltzen duen etxetresnetako bat. Beraz, goizeko edo gaueko orduetan zerbait egiten badugu (garbigailua edo plater-ikuzgailua ipini, ordenagailua erabili...) ordutegi-bereizketa tarifa (DH) komeni izango zaigu.

Aitzitik, sukalde elektrikoa baldin badugu, adibidez, zaila izanen da puntako orduetan ez erabiltzea  (etxean jarduera gehien dagoen orduekin bat eginez, hamaiketakoa eta afariaren artean), eta ondo aztertu beharko da kontua; zeren eta, agian, ordutegi-bereizketarik gabeko tarifarekin  jarraitzea hoberena izanen baita.

Erlazionaturiko artikuluak

Interesgarriak diren beste artikulu batzuk

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar