Fakturen aldizkakotasuna

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energiak elektrizitatea hilero fakturatzen du; horrela onartua izan zen 2014ko ekaineko Batzar Orokorrean. Fakturazioaren aldizkakotasuna era horretan egitea honako arrazoi hauetan oinarritzen da batez ere:

  • Hileroko fakturazioak  erabiltzaileari informazio gehiago ematen dio, baita bere kontsumoaren eta gastuen kontrol handiagoa ere.
  • Hilero fakturatzeak, epe luzeagoetan egin ordez, fakturazioan gerta daitekeen edozein akats edo intzidentzia azkarrago antzematea eta zuzentzea ahalbidetzen du.
  • Azkeneko urteotan merkatu elektrikoak hilero fakturatzearen alde apostua egin du. Gaur egun enpresa banatzaile gehienek beraien irakurketak hilero egiten dituzte eta Som Energiari fakturak hilero bidaltzen dizkiote, hainbat kontzepturengatik: kontadoreen alokairua dela, banaketa-ordainketak direla…

Honek esan nahi du fakturak beti hilero jasoko ditudala benetako irakurketetan oinarriturik?

Hori da gure asmoa eta horrela izanen da ahal den guztietan. Hala ere, kasu batzuetan baliteke hileroko aldizkakotasun hori ez betetzea edo balioztatutako kontsumoan oinarritzen diren fakturak bidali behar izatea.

Som Energia bakarrik berriztagarria den energia sortzen eta komertzializatzen duen kooperatiba da, baina elektrizitate banaketa oraindik ez dago liberalizatua. Enpresa banatzaile bakarra dago, monopolio moduan aritzen dena lurralde bakoitzean. Enpresa banatzailea sare elektrikoaren eta kontadoreen jabea da, beraz, Som Energiak ezin ditu zuzenki kontadorearen datuak jaso, enpresa banatzaileak bidaltzen dituen irakurketen menpe dago.  Ondorioz, ez ditugu beti irakurketa errealak garaiz jasotzen; batzuetan enpresa banatzaile berak balioztatutako irakurketak bidaltzen ditu eta beste batzuetan atzerapenak egon daitezke. Kasu hauetan, fakturen aldizkakotasuna aldatu behar dugu edo balioztatutako irakurketetan oinarritzen diren fakturak igorri behar ditugu

Som Energiak kontsumoa balioztatu beharko balu, fakturan agertuko litzateke Som Energia izan dela irakurketa kalkulatu duena. Kalkulua nola egiten dugun kontsulta dezakezue ondorengo artikuluan: Elektrizitateren erabilera balioztatzeko sistema Som Energian.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri