Zein tarifa eskaintzen ditu eta zein preziotan?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Une honetan, Som Energiak % 100 berriztagarria den elektrizitatea merkaturatzen du mota guztietako tarifetan: etxeko eremuan, auzo-komunitateetan, enpresan edo industrian, goi-tentsioaren eremuan, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu berezi eta irekietan.

Kasuan-kasuan tarifa bat edo beste aplikatuko da. Tarifak kontratatutako potentziaren eta tentsioaren (behe-tentsioa edo goi-tentsioa) araberakoak dira. Estatuak arautzen du egitura hori eta araudi batek xedatzen du. Hala, hauek dira eskaintzen ditugun tarifak:

Prezioa Potentzia
Tensioa
Beste batzuk
2.0TD gehienez, 15 kW
behe-tentsioa
informazio gehiago
3.0TD 15 kW-tik gora. Nahitaezkoa da potentzia gorakorrak kontratatzea
behe-tentsioa
informazio gehiago
6.1TD Edozein potentzia kontrata daiteke, baldin eta potentzia gorakorren irizpideari jarraitzen bazaio
 1 kV eta 30 kV bitarteko sarrera-tentsioa
més informació
6.2TD
30 kV eta 72,5 kV bitarteko sarrera-tentsioa
6.3TD 72,5 kV eta 145 kV bitarteko sarrera-tentsioa
6.4TD 145 kV-tik gorako sarrera-tentsioa
3.0TDVE 15 kW-tik gora
behe-tentsioa
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu irekietarako bakarrik
6.1TDVE Ez dago mugarik kontratatu beharreko potentzian
tensió d'accés entre 1 kV i 36 kV

Tarifa guztien prezioak Som Energiaren webguneko tarifen atalean aurkituko dituzu. Era berean, Generation kWh proiektuan parte hartzen duten kontratuei aplikatzen zaien prezioa eta soberakinen konpentsazioaren prezioa ikusiko dituzu. Azken hori aplikagarri izango zaizu instalazio fotovoltaiko bat eta dagokion autoprodukzio-modalitateko kontratu bat badituzu.

Etxeko kontratu gehienei eta enpresa txiki batzuei 2.0TD tarifa dagokie. Hemen 2.0TD tarifari buruzko xehetasun gehiago aurkituko dituzu.

Auzo-komunitateek elektrizitatea Som Energiarekin nola kontrata dezaketen jakiteko, irakurri artikulu hau. Baliagarria izan daiteke ere beste artikulu honetako informazioa berraztertzea: Zer hartu behar dugu gogoan auzo-komunitate batean argia kontratatzean?

Bestetik, 3.0TDVE eta 6.1TDVE tarifak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu irekietarako bakarrik dira.

3.0TD tarifa (kontratatutako potentzia 15 kW-tik gorakoa behe-tentsioan)

Tarifa honek oso ezaugarri zehatzak ditu. Esteka hauetan informazio gehiago aurkituko duzu:

Goi-tentsioko 6.1TD, 6.2TD, 6.3TD eta 6.4TD tarifak

6.X tarifen multzoan goi-tentsioko tarifa guztiak sartzen dira, hau da, 1 kV-tik gorako sarrera-tentsioa duten horniduretarako tarifak. Tarifa-mota hau da ohikoena industrialdeetan, ureztatze-sistemetan, nekazaritza-ustiapenetan eta landa-eremuetan.

Informazio guztia artikulu hauetan aurkituko duzu: 

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar