Udalek elektrizitatea Som Energiarekin kontrata dezakete?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Nahi izatekotan, edozein udal edo administrazio publikok kontrata dezake elektrizitatea Som Energiarekin. Bi eratara egin dezakete: zuzenean edo lehiaketa publiko baten bidez.

Udalak Som Energiarekin zuzenean kontratatu nahi badu, bazkidetu beharko da Kooperatibaren kapital sozialera 100 euroko ekarpen bakarra eginez.

Behin udala bazkidetuta, argia kontratatzeko formulario bat bete beharko du egin nahi duen kontratu bakoitzeko.

Som Energiako gainerako bazkideen tarifa-baldintza berberak izango dituzte. Baldintzak tarifen atalean daude ikusgai.

Lehiaketa publiko baten bidez kontratatzea

Som Energiak lizitazio publikoetan parte hartzen du baita ere.

Horri dagokionez: 

  • Kooperatibak ezin du esku hartu lizitazioetan kontuan hartu beharreko irizpideen definizioan, kontratazio-prozesua ahalik eta inpartzialena dela bermatzeko. Esku hartzen badugu, gero ezingo dugu lizitazioan parte hartu.
  • Kontratazio publikoetan gizarte- eta ingurumen-irizpideak txertatzeko, beste baliabide batzuk erabil daitezke eta interesa duen udala edo administrazio publikoa beste erakunde batzuekin harremanetan jar daiteke:

Kontratazio-baldintzak

Udalek eta administrazio publikoek kontratatu ahal izateko berariazko baldintzak, oro har, hauek dira:

  • Hornidura-kontratua esleipen zuzen baten edo lehiaketa publiko bidezko esleipenen bidez esleitu behar da.
  • Som Energiak banku-helbideratze bidezko ordainketak lehenetsiko ditu. Baina, hori posible ez bada, transferentzia bidez ere ordaindu ahalko da.
  • Kontratuak urtebete iraungo du eta automatikoki berrituko da, lehiaketa publiko bat egin ezean; orduan, kontratua aurkeztutako eskaintzaren arabera doituko da.
  • Udalak edo administrazio publikoak fakturak formatu elektronikoan jasotzeko eskaera egin dezake. Horretarako, DIR kodeak bidali beharko ditu

    factura@somenergia.coop helbidera.

Udalekin eta administrazio publikoekin zerikusia duten berariazko zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, idatzi admin@somenergia.coop helbidera.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar