Kooperatibaren kapital sozialera ekarpenak egitea

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energiaren azken helburua da, Kooperatibaren beraren ekoizpen-instalazio berriztagarrietan, bazkideek behar duten energia elektriko guztia sortzea. Proiektu horiek bultzatzeko behar den finantzaketa lortzeko eta Kooperatibaren hazkundeari aurre egiteko, noizbehinka, Som Energiak bazkideei kapital sozialera borondatezko ekarpenak egiteko aukera eskaintzen die,urtero Batzar Nagusiak ezartzen eta berrikusten duen interesa ordainduta. 

Beraz, Kooperatibaren kapital sozialera eagindako borondatezko ekarpenak Som Energiak finantzatzeko erabiltzen duen metodoetako bat da, eta baldintza jakin batzuk dituzte. Baldintza horiek Batzar Nagusiaren erabakiak eta Som Energiaren estatutuak barne hartzen dituzte.  

Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenen tratamendu fiskala

Errenta-aitorpenaren (PFEZ) ondoreetarako, ordaindutako interesak kapital higigarriaren etekintzat joko dira eta, hortaz, PFEZren indarreko atxikipenaren mende daude. Som Energiak ziurtagiri bana bidaliko die Ogasunari eta parte-hartzaileari, non ordaindutako interesak eta egindako atxikipena zehaztuko diren, errenta-aitorpena behar bezala egin ahal izateko. 

Nola eta noiz jasotzen dira interesak?

Kapital sozialera egindako ekarpenen eta partaidetza-tituluen interesak urtean behin ordaintzen dira, uztailean. Ordainketa banku-transferentzia bidez gauzatzen da.

Zenbateko ekarpenak egin daitezke?

Kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak, gutxienez, 100 eurokoak dira, eta, gehienez, 100.000 eurokoak (100en anizkoitzak betiere), bazkideak aurretik egin dituen ekarpen guztiak batuta.

Zenbateko interesa jasotzen da?

Urtero, bazkideen Batzar Nagusiak ezartzen du urteko ordainsari-portzentajea, proiektuen errendimenduaren eta ingurune ekonomikoaren arabera. Helburua da kapitalera ekarpenak egiten dituzten bazkideentzat erakargarria den eta, aldi berean, Kooperatibarentzat bideragarria den itzulkin erakargarri bat lortzea.

2023tik aurrera, urteko interes-tasa nominala % 2 da. 2021 eta 2022 artean % 1 izan zen eta, horren aurretik, 2017 eta 2020 artean % 1,75.

Urte jakin batean, maiatzeko azken asteburuan egin ohi den Batzar Nagusiak onartzen duen interesa urte bereko uztailaren 1etik hurrengo urteko ekainaren 30era arte aplikatzen da.

Nola atera daitezke borondatezko ekarpenak?

Pertsona edo entitateren batek bere ekarpena kendu nahi badu, edozein unetan eska dezake hurrengo formularioa betez.

Bazkideak eskaera egiten duenetik zenbatzen hasita, sei asteko epean itzuliko zaio kapitala. Halaber, epe horretan zehar sortutako interesak eta azken likidaziotik eta baliogabetze-datara arte ordaindu gabe gelditzen diren interesak uztaileko lehen astean ordaintzen dira.

Iraupen-konpromisorik ez dagoenez, ez da ezarriko zigorrik kapital sozialera egindako borondatezko ekarpenak itzultzean.

Errektore Kontseiluak ekarpen bat itzultzeari uko egin diezaioke, urte horretan zehar, dagoeneko kapital sozialaren %10 itzuli bada. Muga horrek aise gainditzen ditu urtero ekarpenak itzultzeko egiten diren eskaerak. 2019ko Batzar Nagusian azaldu zuen bezala, Errektore Kontseiluak ez du klausula hori (dagoeneko ekarpenen %10 itzuli badira itzulera ukatzea ezartzen duena) erabiltzeko asmorik; aitzitik, ekarpenak Kooperatibaren fondo propio gisa kontabilizatu ahal izateko, hots, Kooperatiba kapitalizatzeko, gehitu zen klausula. 

Zer arrisku dituzte Kooperatibara egindako ekarpenek?

Som Energia, beste edozein enpresa bezala, ordainketak etetera irits daiteke. Egoera horretan, zor den dirua ordaintzeko ordena hauxe izango litzateke: lehenik, Administrazioarekin eta langileekin dituen zorrak; bigarrenik, kredituak; hirugarrenik, partaidetza-tituluak eta borondatezko kapital soziala; eta, azkenik, nahitaezko kapital soziala.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri