Autokontsumo-instalazio bat baino gehiago izan dezaket nire kontratuari lotuta?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Ohikoena da hornidura-puntu bakoitza instalazio fotovoltaiko bakar batekin konektatuta egotea. Halere, araudiak aukera ematen du kontratu bakar batek hainbat instalazio fotovoltaikoren ekoizpena jasotzea, baldin eta mota bereko instalazioak (soberakinekin edo soberakinik gabeak) badira. Baina araudiak ez du zehazten nola kudeatu behar diren kasu horiek.                

Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala ( MLBN) lanean ari da araudiaren aplikazioa eta elektrizitatea banatzen duten enpresen zein enpresa merkaturatzaileen sistemen egokitzapena zehazteko. 

Zure kontratua bi instalazio fotovoltaikori lotu nahi baduzu (adibidez, etxean plaka-instalazio bat baduzu eta, horrez gain, zure auzo edo herriko autokontsumo partekatuko instalazio bateko kide izan nahi baduzu), mezu bat bidali beharko duzu modifica@somenergia.coop helbidera. 

Gogoan hartu, banatzaileek beren sistemak egokitu arte, kontratu bat autokontsumo-modalitatera pasatzeko tramiteak, beharbada, ohi baino luzeagoak izango direla. 

Kontratu horien fakturazioa instalazioak batera hartuta egiten da, hau da, banatzaileak instalazioek batera sortzen dituzten soberakinei buruzko informazioa bidaltzen digu eta, ondorioz, ezin dugu jakin zenbat soberakin sortu dituen instalazio bakoitzak. 

Aurreikusitakoaren arabera, MLBNk egoera horri aplikagarriak zaizkion prozedurak hurrengo hilabeteetan argitaratuko ditu; beraz, 2024ko hasieran instalazio fotovoltaiko bati baino gehiagori lotutako kontratuen kudeaketa eta fakturazioa errazteko aldaketak aplikatu beharko lirateke.

Kooperatibaren asmoa da kasu horiek behar bezala kudeatzen hastea lehenbailehen.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri