Preview Changes will not be visible to customers until published.

Katalunian elektrizitate-horniduraren alta egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Horniduraren alta egiteko, egiaztatu behar da instalazio elektrikoa egoera onean dagoela eta indarreko segurtasun-araudia betetzen duela. Artikulu honetan xehatuta dago zer dokumentu aurkeztu behar diren Katalunian, lehenengo erabilerarako (hornidura-puntu horretan inoiz argindarrik egon ez bada) zein bigarren erabilerarako (hornidura-puntu horrek argindarra izan zuen aurretiaz) alta egitean. Unean argindarra badago, titularra aldatu behar da.

Lehenengo erabilera

Lehenengo erabileraren kasuan, Katalunian bi agiri aurkeztu behar dira ( Bulego Birtualean egin daiteke, elektrizitate-hornidura kontratatzean):

  • Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria (IEZ): agiri horrek jasotzen dituinstalazioaren ezaugarri teknikoak, eta egiaztatzen du segurtasun-baldintzak betetzen direla, elektrizitate-hornikuntza eduki ahal izateko. Agiriak 20 urteko indarraldia dauka, igortzen den datatik zenbatzen hasita.
  • Kataluniako Segurtasun Industrialeko Instalazio Teknikoen Erregistroa (RITSIC). 

Agiri horiek elektrikari homologatu batek baino ezin ditu eman, eta urtebeteko indarraldia daukate, igortzen diren datatik hasita. Instalazioaren ezaugarriak jasotzen dituzte, hala nola ezarrita dagoen edo ezar daiteken gehieneko potentzia.

Bigarren erabilera

Bigarren erabileraren kasuan, Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria (IEZ) aurretiaz igorri da, eta, hortaz, hainbat egoera gerta daitezke:

  • 1. egoera: Bigarren erabilerako elektrizitate-hornidurarekin batera, indarreko Instalazio Elektrikoaren Ziurtagirian jasotako gehieneko potentziaren gainetik handituko da kontratatuko potentzia. Horretarako, erabiltzaileak elektrikari homologatu batek emandako dokumentazio teknikoa bidali beharko digu (hau da, IEZ eta RITSIC, edota buletin elektrikoa), Bulego Birtualaren bidez.
  • 2. egoera: Elektrizitate-horniduraren alta egitean, erabiltzaileak instalazioaren gehieneko potentziaren berdina edo txikiagoa eskatu nahi du (Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiriak ezarritakoa) eta Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiriak 20 urtetik beherako antzinatasuna dauka. Kasu horretan, ez dadokumentu gehiagorik beharko.
    • Instalazioan aldaketak egin behar direnean baino ez dira IEZ eta RITSIC (Kataluniako Segurtasun Industrialeko Instalazio Teknikoen Erregistroa) aurkeztu behar.
  • 3. egoera: Elektrizitate-horniduraren alta egitean, erabiltzaileak instalazioaren gehieneko potentziaren berdina edo txikiagoa eskatu nahi du (IEZ ezarritakoaren arabera) eta 20 urte baino gehiago igaro dira IEZ igorri zenetik. Kasu horretan, enpresa banatzaileak IEZ berria aurkezteko eska dezake. Hala balitz, mezu elektronikoz jakinaraziko diogu erabiltzaileari. Halakorik eskatzen ez badu ere, egitea komeni da, instalazioa egoera onean dagoela eta indarreko segurtasun-neurriak betetzen dituela egiaztatzeko

Elektrikari homologatu batek baino ezin ditu IEZ eta RITSIC eman, eta urtebeteko indarraldia daukate, igortzen diren datatik hasita. Instalazioaren ezaugarriak jasotzen dituzte, hala nola ezarrita dagoen edo ezar daiteken gehieneko potentzia.

IEZ agiriaren prezioa alda daiteke, profesional bakoitzak ezartzen duenaren arabera, eta, horregatik, hainbat aurrekontu eskatzea komeni da. 80 eta 200 euro bitartean balio ohi du, elektrikariak konpondu beharreko arazo larririk antzematen ez badu, behinik behin.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri