Zer egin behar dut kanpoko erakundeei erreklamazio bat aurkezteko?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Som Energiari erreklamazio bat aurkeztu badiozu ( ikus hemen nola egin dezakezun) eta ez bazaude ados erreklamazioaren ebazpenarekin, hainbat erakundetara jo dezakezu ebazpena zuzena den eta Legearekin bat datorren egiaztatzeko. Erakunde horiek aurkeztutako erreklamazioak behar bezala tramitatzen direla eta erantzun onena jasotzen dutela egiaztatzeaz arduratzen dira. Jarraian azalduko dizugu zeintzuk diren.

Kontsumitzailearen arretarako udal-bulegoa

Kontsumitzaileen arretarako udal-bulegoak informazioa eta aholkularitza eskaintzen duten udal-zerbitzuak dira. Era berean, udalerrian zerbitzu ematen duten enpresen inguruan kontsumitzaileek aurkezten dituzten erreklamazioak kudea ditzakete.

Autonomia-erkidegoetako Energia Sailak

Besteak beste, zerbitzuaren kalitatearekin, segurtasun industrialarekin, energia-kontagailuekin, sarbide-bidesariekin eta gure bitartez enpresa banatzailearekin egin duzun ATR kontratuarekin (hirugarrenek sarerako sarbidea izateko) zerikusia duten erreklamazio guztiak ebazteko erakunde eskuduna da.

Kontsumoko arbitraje-sistema

Som Energia Kontsumoko arbitraje-sistemari atxikita dago, hots, administrazio publikoek kontsumo-harremanetan sortzen diren gatazkak modu eraginkorrean ebazteko herritarren esku jartzen duten tresna.

Merkatu eta Lehiakortasun Batzorde Nazionala (MLBN)

MLBNk, besteak beste, honako hauek egin ditzake: kontsumitzaileen hornidura-baldintzak berrikusi, araudia betetzen dela egiaztatu eta sektore elektrikoaren gardentasuna bermatu. MLBNk kontsumitzaileentzako informazio-gida bat eskaintzen du, erreklamazioei buruzko atal bat barne. Halaber, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu erakunde honi merkaturatzaile-aldaketan iruzurra gertatu dela uste baduzu.

Kontsumitzaileen elkarteak

Erakunde pribatuak dira. Bazkidetzen direnei aholkularitza ematen diete kontsumo-gaietan eta haien erreklamazioak kudeatzen dituzte.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri