Zer hartu behar dugu gogoan auzo-komunitate batean argia kontratatzean?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Komunitatearen kontratuaren potentzia- eta tarifa-baldintza onenak aztertuta, asko aurreztu dezakegu elektrizitate-fakturan. Horretarako, lehenik, egiaztatu behar dugu instalazioan "elementu ez etengarriren" bat ote dugun.

"Elementu ez etengarriak" buletin edo ziurtagiri elektrikoa igortzen duen teknikariak halakotzat jotzen dituenak izango dira, esaterako: igogailuak, garajeetako aireztapen behartuko ekipoak, edateko ura eta suteak itzaltzeko ura hornitzen duten presio-taldeak, garajeko ate elektrikoak, eta abar.

Elementu ez etengarriak dituzten komunitateak

Kasu horretan, irakurri "Elementu ez etengarriak" dituzten hornidura-puntuak artikulua, non kontratatzeko baldintza onenak azaltzen ditugun.

Elementu ez etengarriak EZ dituzten komunitateak

Elementu ez etengarririk gabeko auzo-komunitateetako hornidura-puntuetan (hots, hornidurarik gabe ordu batzuk iraun dezaketenak), kontratatu beharreko potentzia zerbitzu komunen instalazio osoan erabiltzen diren elementu elektrikoen potentziaren araberakoa da.

Kasu horretan, kontratatzeko baldintza onenak beste artikulu honetan aurkituko dituzu: Zer-nolako potentzia kontratatu elementu ez etengarririk gabeko komunitate batean?

Dagoeneko Kooperatibarekin kontratu bat baduzu, gogoan izan Infoenergia zerbitzua eskura duzula. Zerbitzu horren bidez, txosten pertsonalizatuak bidaltzen dizkiegu aldizka argia Som Energiarekin kontratatuta duten pertsona guztiei, energia aurrezten eta gastua murrizten laguntzeko.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri