Elektrizitatearen komertzializazioa

Komertzializazio-enpresak

Komertzializazio-enpresak handizkako merkatuan elektrizitatea erosten duenaren eta bere bezeroei fakturatzen duenaren erantzukizuna du haiek egindako elektrizitatearen erabilpenaren arabera. Komertzializatzaileak argi-faktura bidaltzen du eta kontratuzko aldaketak bideratzen ditu, besteak beste, titular-aldaketa, potentzia kontratatua edo tarifa-aldaketak (ordu-bereizketa OB eta super bailara SB).

1997. urtean sektore elektrikoaren zati bat liberalizatu egin zen eta, besteak beste, zure elektrizitatea fakturatu nahi duen enpresak aukera dezakezu. Hurrengo irizpide hauen arabera, zerbitzua, argiaren jatorria (berriztagarria ala ez), filosofia, enpresa.eredua, etab zure erabakia har dezakezu.

Komertzializatzaileak EZ du linearen mantentze-lanez ezta kontadoreen irakurketaz eta mantentze-lanez arduratzen. Banaketa elektrikoaren enpresal horrelako lanak egin behar ditu. 

Elektrizitatearen erosketa eta salmenta 

Bi merkatu daude non ekoizleek (elektrizitatea sortzen dutenek) eta komertzializatzaileek (erosten dutenek) parte hartzen duten, euren ordezkariekin eta merkatu-eragileekin. Merkatu honetan energiaren prezio erabakitzen da eskaeraren eta eskaintzaren arabera. Bi merkatu-tipologiak hauexek dira:

  • Eguneroko merkatua: hurrengo eguneko ordu bakoitzeko elektrizitatearen prezioa egunero erabakitzen duen merkatua. Historikoki, merkatu honen prezioak eperako merkatuaren baino merkeagoak izan ohi dira baita ezegonkorrak ere. Som Energiak merkatu honetan parte hartzen du Unión Electro Industrial erosketa-talde kooperatiboaren bidez.

  • Eperako merkatua :  merkatua non elektrizitatea erosten eta saltzen den epe motzera, ertainera eta luzera. Merkatu honek prezio garestiagoak izan ohi ditu baita egonkorragoak ere. Energia-bolumen handiak kudeatzen dituen merkatua da, eta espekulazio-kontuak gerta daitezke (enpresa batek datorren urteko elektrizitatea eros lezake eta etzi sal lezake)..

Merkatu arautua (KTBP) eta merkatu askea

Merkatu arautuan Gobernuak prezioak eta zerbitzuak jartzen ditu. Merkatu askean, aldiz, enpresa komertzializatzaileek prezioak erabakitzen dituzte, %5eko etekin estutuekin, askoz jota.

Erabiltzaile bakoitzak nahiago duen konpainia elektrikoa, merkatu arautuan zein askean, aukera dezake.

  • Merkatu arautuan(KTBP), Gobernuak tarifa erabakitzen du. 2014.urteko uztailaren 1ean TUR tarifa desagertu zen eta KTBP(Kontsumitzaile Txikiari emandako Borondatezko Prezioa) bihurtu zen. Azkenengo Errekurtsoaren Komertzializatzaileek (AEK) euren izena aldatu dute eta orain Erreferentzia-komertzializatzaile bihurtu egin dira, eta bi aukera eskaintzen dituzte: KTBPa, merkatuaren ordu-prezioari prezio-indexatuekin, eta Prezio Finkoa, urte osoko prezioa mantentzen duena (iraunkortasunarekin). Erabiltzaile batek ez badu ezer esaten KTBPa, handizkako merkatuen prezio indexatuak jarriko dizkiote.
  • Merkatu askean, komertzializatzaileak berak  tarifen prezioak zein kontratuzko baldintzak erabakitzen ditu.  Som Energia merkatua askearen komertzializatzailea da. Gure kasuan, bazkideek onartzen zuten salmenta-prezioak finkatzeko erabiltzen dugun metodoa 2014. urteko Biltzar Nagusian

Erreferenzia-komertzializatzaileak

Kontsumitzaile Txikiari Prezioa (KTBP) eskaintzen duten komertzializatzaileak dira eta giza-bonua kudeatu dezaketenak. Lehen, Azkenengo Errekurtsoaren Komertzializatzaileak deitzen ziren eta bost enpresa banatzaile erraldoiak batera gertatzen dira. Honako hauek dira:

  • Endesa Energia XXI, SLU
  • Iberdrola Comercialización de Último Recurso, SAU
  • Gas Natural SUR, SA
  • E.ON Comercializadora de Último Recurso SL
  • EDP Comercializadora de Último Recurso SA
  • CHC Comercializadora de Último Referencia SLU
  • (Melillan):  Teramelcor, SL
  • (Ceutan): Empresa Alumbrado Eléctrico de Ceuta Comercialización Referencia, SA

Merkatu askearen komertzializatzaileak

Merkatu askearen gaur egungo komertzializatzaileen zerrenda aurkituko duzu Lehia eta Merkatuen Nazio-Komisioaren web orrian: esteka

Prezioen konparadorea: LMNKren web orriak ere prezioen konparadorea eta komertzializatzaile desberdinen arteko eskaintzak eskaintzen ditu. Konparadorea erabiltzean, prezioaz gain, kontratuzko baldintzak kontuan hartu behar dira, besteak beste, iraunkortasuna, tarifen eguneratzea edo mantentze-lanen gehigarrizko zerbitzuak, etab.

Som Energian ez dago iraunkortasunik. Nahi duzun momentuan, komertzializatzailea aldatu dezakezu zigorrik gabe.

Horretaz gain, Som Energian ez dugu eskaintza berezirik, gehigarrizko klausularik edota letra xeherik eskaintzen.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar