Sistema elektrikoa eta Som Energia

Sistema elektrikoaren funtzionamendua.

Sistema elektrikoak funtsean 4 sektore ditu:

  • Ekoizpena: energia elektrikoaren plantei eta sorkuntza-zentroei dagokie, baita zentral nuklearrek, termoelektrikoak, biogas plantak edota fotovoltaikoak ere.
  • Garraioa: elektrizitatea sortuz gero, bera eraldatzen da  goi-tentsioko liniekin (Espainiako Sare Elektrikoa erakundea da jabea –ESE-) garraio ahal izateko. Energia hau subestazio eraldatuetara ailegatzen da.
  • Banaketa: Garraioa enpresa banatzaileak egiten du oraindik, orain behe eta erdi-tentsioko kableen zehar hornidura-puntuetara. Garraio-instalakuntza hauek enpresa banatzaileen jabe dira.
  • Komertzializazioa: zerbitzua ematen duen eta bezeroari kobratzen dion enpresa komertzializatzailea da. Handizkako merkatuetan elektrizitatea erosten duena.

Erabiltzaile gisa, komertzializatzailea alda dezakezu baina ez banatzailea (hau gure eskualdekoa da eta ezin da aldatu)

Som Energia bai  energia ekoizpenenean  bai  energia berriztagarriaren komertzializazioan parte hartzen du. Liberalizatu egin diren eta eskuragarri diren bi merkatu bakarrak.

Sistema elekrikooaren funtzionamendua arautzen duten erakundeek

Sistema elektrikoaren funtzionamenduaren kudeaketan, araudian eta erregulazioan parte hartzen duten erakundeak dira:

  • Merkatu Iberikoaren Operadorea Espainiako polo (MIOE): Penintsularen elektrizitatearen portu handienean (spot) eguneroko merkatua kudeatzen du. Web orria
  • Merkatu Iberikoaren Operadorea Portugaleko polo (MIOP): Penintsularen elektrizitatearen eperako merkatua kudeatzen du. Web orria
  • Espainiako Sare Elektrikoa (ESE):
    • Goi-tentsioko garraio-lineak kudeatzen ditu Web orria
    • Sistemaren operadorea da: sorkuntzaren eta kontsumoaren arteko oreka. Web orria
  • Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa: sistema elektrikoari buruzko legeak egiten eta erregulatzen ditu. Web orria
  • Lehia eta Merkatuen Nazio-Komisioa (LMNK): Lehia bermatzen du Espainiako produkzio-sektore eta merkatu guztiak erregulatzen ditu kontsumitzaileei babesteko. Web orria Honako funtzio hauek ditu: 
    • "Hornitzailearen aldaketa": Kontratuzko aldaketetan entitate desberdinen arteko komunikazioak eta prozesuak gainbegiratzen ditu. Web orria
    • Energia berriztagarriaren bitarteko ekoizpena eta energia hori erabiltzen duten komertzializatzaileek ziurtatzen ditu. Web orria

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar