Som Energiaren Tokiko Taldeak

Bazkide batzuek borondatezko eran Som Energiaren Tokiko Taldeak osatzen dituzte, gure kooperatibaren proiektua lurralde guztietako eskualde desberdinetara eratzeko, hazteko eta errotzeko. Tokiko Taldeak kooperatibaren arima dira. 

Zer egiten dute Tokiko Taldeek?

  • Tokiko Taldeek proiektuaren zabalkundea egite dute solasaldien, ekintzen eta mahai-inguruen bidez baita azoketara joanda ere pertsona gehiago kooperatiban parte hartzeko.
  • Tokiko Taldeek eta Kontseilu Errektoreak topo egiten, hezten, eztabaidatzen eta adosten dute kooperatibaren norabidea erabakitzeko, bazkideen Biltzar Nagusiaren aginduaren arabera.
  • Eredu energetikoaren aldaketaren aldeko beste kolektiboekiko loturak eta sareak egiten dituzute gure ingurugiroa defendatzeko. 
  • Ekintzak, mobilizazioak eta proiektuak antolatzen dituzte era autonomoan bertako beharrei eta nahiei galdetuz.
  • Hirien eta herrien bazkideen eta kooperatibaren estrukturaren arteko lokarria dira.
  • Hornikuntza berriztagarriaren proiektu berriak bilatzen dituzte Som Energiak bultzatu eta finantzatu ditzala.
  • Biltzar Nagusian hiri eta herri desberdinetako bazkideen partaidetza errazten dute bideokonferentziaren bidez.
  • Bertako administrazioen aurrean kooperatibaren ordezkaritza daukate.

Nola antolatzen dira Tokiko Taldeak?

Tokiko Taldeek era autonomoan erabakitzen dute bere antolakuntza, horizontaltasuna eta kooperatibaren baloreak zainduz. 

Nola aurki dezaket Tokiko Talde gertuena?

Esteka honetan posta elektronikoen direktorioa kontaktua egiteko aurki dezakezu baita sare sozial desberdinak non Tokiko Taldeek parte hartu duten ere. 

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar