Zer da Generation kWh eta zein da proiektuaren helburua?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Generation kWh ekarpenak egiteko eredu berritzailea da, non energia-itzulerak finantza-itzulera ordezten duen. Proiektu honen bidez, Kooperatibak finantzaketa lortzen du iturri berriztagarrietatik datorren energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraikitzeko eta martxan jartzeko.

Interesa duten bazkideek energia berriztagarria Som Energiaren instalazioen sorkuntza-kostaprezioan eskuratzen dute. Autoprodukzio kolektiboaren antzekoa da; aukera oso egokia plaka fotovoltaikoak instalatzea oso zaila edo bideragarria ez denean, edo etxebizitza propiorik ez duten bazkideentzat. Generation kWh proiektuak lehendik dagoen autoprodukzio-instalazio batek sortzen duen energia osatzeko balio dezake ere.

Proiektu honek ingurumenaren defentsaren aldeko balio eta printzipioak ditu: klima-aldaketaren aurka borroka egitea eta trantsizio energetikoa sustatzea.

Nola funtzionatzen du? Eta zer egin behar dut parte hartzeko?

  • Lehenik, urtean zehar zenbat energia erabili ohi duzun (datu hori fakturetan aurkituko duzu, hileko erabilera azaltzen duten barren grafikoaren azpian) aztertu behar duzu.
  • Ondoren, erabaki behar duzu zenbateko ekarpena egin nahi duzun (gutxienez, 100 €). Artikulu honek zenbatekoa kalkulatzen lagunduko dizu:Generation kWh: zenbatekoa da gutxieneko edo gehieneko ekarpena? Kontuan hartu behar duzu Generation kWh prezioan jasoko duzun energia-kantitatea egiten duzun ekarpenaren araberakoa izango dela.
  • Bazkide guztien ekarpenekin, Kooperatibak iturri berriztagarrietatik datorren energia elektrikoa sortzeko proiektuak bultzatzen ditu. Ekarpenak Som Energiari egindako mailegu bat dira.
  • Ekarpena egin eta urtebetera, eta ekarpenaren zenbatekoaren arabera, elektrizitatearen portzentaje bat kostaprezioan jasoko duzu 24 urtez (ikuswebguneko tarifen atala, Generation kWh tarifa). Prezioa proiektu honekin finantzatzen diren Kooperatibaren instalazioen sorkuntza-kostuekin bat dator. Artikulu honetan xeheki azaltzen da hori:Nola kalkulatzen da GenerationkWh tarifaren prezioa?
  • Horiek horrela, Kooperatibak bidaltzen dizkizun fakturetan, Erabilitako elektrizitatearen araberako fakturazioa atalean, denboraldi bakoitzeko, Generation kWh prezioan (GkWh) eskuratzen duzun energiaren portzentajea adierazten duen lerro espezifiko bat ikusiko duzu. Adibidez:

6ac9144bdbe69b9e74fccab01e1e456c.png

  • Generation kWh proiektuko kide gisa, dagokizun energia-kantitatea titular zaren kontratuari egozten zaio, eta energia-soberakinik badago (hots, dagokizun energia guztia erabiltzen ez baduzu), Kooperatibako beste kontratu batzuei, nahiz eta haien titularra ez izan, pasa diezaiekezu soberakina. [1]. Soberakinaren banaketa eskatzeko eta lehentasuna definitzeko, idatzi mezu bat info@somenergia.coop helbidera. Informazio gehiago aurkituko duzu artikulu honetan: Generation kWh: zer gertatuko da aurreikusi baino elektrizitate gutxiago erabiltzen badut? Egindako ekarpena berreskuratu dezaket?
  • Som Energiak bermatzen du maileguaren kapital osoa hogeita bost urteren buruan itzuliko dizula. Maileguaren lehen kuota kontratua onartu ondoren bi urte igarotzean itzuliko dizugu, hori baita sorkuntza-proiektuak martxan jartzeko behar dugun denbora. Informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan:Generation kWh: 25 urte igarotzean dirua itzuliko da beti?
  • Maileguak ez ditu bazkidearen aldeko interesak sortuko . Zerga Agentziak fakturetan aurreztutakoa, halakorik balego, gauzen bidezko etekintzat joko du eta, ondorioz, %19ko atxikipena aplikatuko zaio PFEZren kontura. Atxikipen hori zerga-informazioan jasoko da, banku-kontuek sortzen dituzten interesen gainean finantza-erakundeek ematen duten informazioaren antzera.
  • Kapitala 23 kuotatan itzuliko dizugu, bat urtero, parte hartzen duzun bigarren urtearen amaieratik zenbatzen hasita. Kuotari aurreko urtean aurreztutakoaren, halakorik balego, gaineko % 19ko atxikipenari dagokion zenbatekoa kenduko zaio.

[1] Pertsona batek (A) sobera dituen Generation kWh prezioko kWh-ak beste pertsona bati (B) pasatzea erabakitzen badu, Generation kWh proiektuan parte hartzen duen A pertsonak bere gain hartuko du B pertsonari pasatako kWh-ek eragin duten aurrezkiari, halakorik balego, ezarri beharreko atxikipena. Esa daiteke A pertsonak B pertsonari energia-kantitate bat Generation kWh prezioan "oparitzen" diola. A pertsonak atxikipena (zenbateko txikiak dira) ordaintzen du eta B pertsonak energia hori Generation kWh prezioan ordaintzen du.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri