Zer da borondatezko oparia?

Biltzar Nagusiaren borondateari jarraituz, kooperatibaren garapenari laguntzeko gehigarrizko oparia egitea posiblea da.

Borondatezko opari hau argi-fakturan sartzen da eta kontsumitutako kWh bakoitzeko € 0,01 ematean datza. Familia bateko bataz besteko kontsumoa kontuan hartuta (300 kWh hilero) hilero 3 € ko gehigarria fakturan.

Diru hau  kooperatibaren jardueraren beste aspektuetarako erabiltzen da, elektrizitatearen komertzializazioaz aparte, hau da, Som Energiaren lehentasunezko helburuetariko bat: bazkideen parte-hartzea kooperatibaren norabidea definitzeko.

Azkenengo bolada honetan, erabilpenak honako hauek izan dira:

  • Kooperatibaren Tokiko-Taldeek egindako ekintzetara zuzentzea. Talde guztiek (ia 50) urtero 300 € dauzkate ekintza desberdinei aurre egiteko: hedapena, biltzarrak, bilerak, etab. Tokiko-Talde bakoitzak kantitate hori bere kabuz kudeatzen du.
  • Tokiko-Taldeen urteroko topaketaren antolaketarako, non esperientziak konpartitzen diren eta kooperatibaren erronka berriei buruz eztabaidatzen den. Bilerak hiri desberdinetan egin dira eta kooperatibak tokiko-talde bakoitzaren kide baten bidaia eta ostatua ordaintzen du.
  • Som Enegiaren urteroko Iraileko Eskolan parte hartu nahi duten errekurtso gutxidun bazkideentzako bekak.
  • Ekintza politikoetan parte hartzeko, nazio mailan zein europar mailan (REScoop.EU, Px1NME, Coopernic, FESC, FIME, etab.).

Halaber, opari honi esker bultza zitezkeen beste ekintza batzuk badauzkagu aurreikusita, besteak beste: txirotasun energetikoa murrizteko ekintzak, gerorako proiektu berriztagarrien eskubideen erosketak edo eredu energetikoa aldatzeko edozein ekintza.

Urteroko kontuetan Tokiko-Taldeetara zuzendutako diru kantitatea bereizten da.

2014. urtean zehar  79.423,36€  jaso dira eta Som Energiaren kontratuen %19,5ak opari hau jarri du.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar