Nola kalkulatzen dira fakturaren kostuak 3.0A tarifarekin?

3.0A tarifaren fakturek kontuan hartu beharreko ezaugarri propiak dauzkate faktura ulertu ahal izateko: 

- Termino honetan kooperatibaren jarduera garatzeko marjin komertziala gehitzen dugu. 

  • Potentzia-terminoa. Potentzia fakturatua kontratatutako potentzian eta benetan erabilitakoan oinarrituta kalkulatzen da, maximetroaren neurketaren arabera. 
    • Kontratatutako potentziaren %85a baino gutxiago erabiltzen bada, fakturatutako potentzia kontratatutako potentziaren %85a izango da. 
    • Kontratatutako potentziaren  %85a eta %105 artean erabiltzen bada, fakturatutako potentzia erabilitakoa izango da.
    • Kontratatutako potentziaren %105a baino gehiago kontsumitzen bada penalizazioak ordaindu behar izango dira. Penalizazioak ezartzean,  gehiegizko kW bakoitza prezio arruntaren  hirukoitza kobratzen dute. 

- Kooperatibak termino honetan ez dauka marjinik. Estatuak fakturatutako kantitate osoa zehazten du. 

  • Energía erreaktiboaren  penalizazioak. Energia erreaktiboaren kontzeptuan kantitate neurtua (kVArh) ez da zuzenean kobratzen.  Penalizazio bat jartzen da energia erreaktiboak  energia aktiboaren %33a gainditzen duenean denbora tarte berean. Hurrengo loturan penalizazioari buruzko gehigarrizko informazioa aurki dezakezu. 

- Termino honetan Som Energiarako marjinik ere ez dago, Estatuak zehazten du zenbatekoa. 

  • Beste kontzeptu batzuk:  Fakturan gehitu beharreko beste kontzeptu batzuk ere islatuko dira zenbateko orokorra lortzeko: 
    • Ekipoen alokairua: enpresa banatzaileari gure fakturaren bidez ordaintzen diozun kontadoreen alokairua da. 
    • Elektrizitate-zerga: Gobernuak zehazten duen zerga da (zerga honi BEZa ere aplikatzen zaio). 
    • BEZ, gaur egun %21a. 
    • Borondatezko oparia: BEZtik libre.  Gehigarrizko informazioa.. 
    • Agertu daitezkeen beste kontzeptu batzuk (lehenengo aldiz argia kontratatzean, kontratuan aldaketaren bat egiten baduzu): sarbide-eskubideak, hedatze-eskubideak, krokadura, erreaktibo izatetik penalizazioa, etab. 

Jarraian erlazionatutako galderak eskaintzen dizkizuegu, puntu bakoitzeko informazioa gehitzeko.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar