Nola kalkula daiteke zure fakturaren kostua?

Kontzeptu guzti horiek xehaturik aurki dezakezu, Som Energiaren fakturaren bigarren orrian, “Fakturaren xehetasunak” atalean.

Potentzia kontratatuaren kostua:

Potentzia kontratatuaren araberako zenbat ordainduko duzun kalkulatzeko, kontratutako potentziaren kWak (adibidez, 3,75kW) kW/egun baten prezioaz biderkatu behar duzu eta, aldi berean, fakturazio-egunez.

Guztizko hori Gobernuak erabakitzen duen sarearen sarbide-bidesariaren prezioa da osoz, kooperatibak prezio arautuari buruzko etekinik gehitzen ez diolako.

Erabilitako elektrizitatearen kostua:

Erabili egin duzun energiaren arabera zenbat ordainduko duzun kalkulatzeko, hWh orokorrak kooperatibak jartzen duen kWh-aren prezioaz biderkatu behar dituzu. (  SOM Energiaren tarifak ).

Kontzeptu honen guztizkoan ere Gobernuak erabakitzen duen sarbide-bidesaria sartuta dago, gure fakturaren zehar zure eskualdeko banatzaile-enpresari ordaintzen diozuna.

Beste kontzeptu batzuk:

Fakturan ere beste kontzeptu batzuk ere islatzen dira eta horiek kostu orokorrari gehitu behar dizkiozu:

  • Ekipoen alokairua: gure fakturaren zehar banatzaile-enpresari ordaintzen diozun kontadorearen alokairua da.
  • Elektrizitate-zerga: Gobernuak jartzen duen zerga bat da (zerga honi BEZ ere gehitzen dio)
  • BEZ (gaur egun, %21a)
  • Ager litekeen beste kontzeptu batzuk:

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar