Ordu-bereizketarekiko tarifa (OB)

Elektrizitatearen zerbitzua kontratatzean guk aukera dezakegun sarbide-tarifa potentzia kontratatuaren araberakoa da: 2.0 tarifak      (<10kW ), 2.1 (10 eta 15 kW artean) eta 3.0 (> 15kW, behe-tentsioan).

2.0 eta 2.1 tarifetan honako aukera hauek dauzkagu: bata, egunaren ordu guztientzako elektrizitate-prezio berbera edo, bestea, jarritako ordu-zatien araberako prezio aldagarria, Ordu-Bereizketa (OB)

OHARRA: tarifa horri lehen gau-tarifa deitzen zitzaion. Baina gaur egun, ordu-zati merkeena (Bailara zatia) ez da gauekoa soilik, berak goizaren ordu batzuk ere sartzen ditu. Egunero 14 bailara-ordu daude!

Ordu-Bereizketarekiko tarifaren-ordutegiak

Noiz izango da interesgarri ordu-bereizketarekiko tarifa kontratatzea?

Bailara-orduetan (energiaren prezio merkeena daukaten orduak) gero eta elektrizitate gehiago erabiltzen badugu, ordu-bereizketarekiko tarifa kontratatzea interesgarriago izango da guretzat.

Bailara-orduen prezioa ia prezio “arrunta”-ren erdia da, baina puntako orduen prezioarekin konparatuta pixka bat garestiago da.

2.0A tarifa “arrunta”-ren prezioa 2.0DHA tarifarekin konparatzen badugu, puntako aldian %13,67ko gehigarria ordaintzen dugu baina bailara-aldian %43,17a aurrezten dugu. 2.1DHA tarifan, puntako tarifan %12,41ko gehigarria eta bailara-aldian %42,48a aurrezten dugu.

Bailara aldietako erabilpenaren %-aren araberako aurrezte-taula, prezioen eta ordutegien arabera.

Beraz, gure elektrizitatearen erabilpen-ohiturak aztertuz gero ordu-bereizketa izatea interesgarria izan liteke. Gure kontsumoaren %25a bailara-aldietan balegoke, tarifa hori eskuratzea guztiz komenigarria izango da.

Eta hau lortzeko ez da batere zaila gure etxeetako elementu batzuk egun osoan zehar martxan daudelako, bailara-aldietan ere bai. Adibidez, hozkailuak, elektrizitate gehiena kontsumitzen duen elektrotresnak. Beraz, goizeko orduetan elektrizitatea erabiltzen badugu baita gaueko 11tik aurrera ere (garbigailua, ordenagailua, etab), ordu-bereizketaren tarifa (OB) komeniko zaigulakoan gaude.

Aitzitik, sukalde elektrikoa baldin badugu puntako orduetako kanpoko erabiltzea ez da batere erraza izango (etxeko aktibitate handiko orduak, bazkariaren eta afariaren artean). Kasu honetan, tarifa arrunta mantentzea komenigarriagoa izango litzateke.

Lagun diezazkiguten artikuluek:

https://blog.somenergia.coop/tarifas-electricidad-y-sector-electrico/2016/01/quieres-ahorrar-en-tu-factura-de-la-luz/

http://solartradex.com/blog/como-ahorrar-en-la-factura-de-la-luz-ahora/

http://solartradex.com/blog/ahorrar-en-la-factura-de-la-luz-es-muy-simple-pasalo/?/ahorrar-en-la-factura-de-la-luz-es-muy-simple-pasalo/

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar