Nola dago Bulego Birtualeko informazioa antolaturik?

  • KONTRATUAK atalean honakoa aurkituko duzu:

1. Ordaintzaile edo titular zaren kontratuen lehen zerrenda. Kontratu hauen informazio sakonagoa kontsultatzeko aukera ematen dizu, eta aldaketa batzuk egiteko ere, kontu korrontearen informazioa eta borondatezko zentimoa kasu, ordaintzailea zaren kasuan.

2. Bigarren zerrenda batean zure bazkide zenbakiari loturik dauden kontratuen zerrenda ikusiko duzu, baina zu titular edo ordaintzaile izan gabe. Zerrenda informatibo bat da soilik, datuak ikusteko aukera bakarrik emanez.

  • FAKTURAK atalean emititu diren fakturen zerrenda bat ikusiko duzu eta hauetako zeinetan zaren ordaintzaile. Hemendik fakturaren xehetasun gehiago ikustera jo ahalko duzu, deskargatu edo inprimatzeaz gain.
  • DATU PERTSONALAK atalean bi atal banatuta daude:

1. Bat zure datu pertsonalekin (Izen-Abizenak eta NAN zenbakia) aldaezinak, zure bazkide zenbakia bezalaxe.

Atal honetan posta elektronikoa ere ageri da, “posta elektronikoa aldatu” aukera erabiliz aldatzeko. Bulego birtualera sartzeko pasahitza ere atal honetan alda liteke.

2. Beste atalean kontaktu datuak ageri dira. Datu hauek zure bazkide edota erabiltzaile fitxa osatzen dutenak dira eta erraz aldatzeko aukera ematen dute.

No encuentras lo que buscas? Contactar Contactar