Gasa ere kontratatu daiteke?

[També en: català] [También en: castellano] [Tamén en galego]

Gaur egun, Som Energian ziurtagiria daukan elektrizitate berdea bakarrik komertzializatzen dugu (A mota, %100 berriztagarria), merkatu elektrikoan sarean sartzen den energiaren jatorria ziurtatzen duen prozesua dagoelako. 

Gasaren merkatuan, ordea, aukera hau gaur egun ez dago arauturik. Honek jatorri berriztagarriko gasa banaketa-sarera sartzea zailtzen du.

Honi buruzko edozein berri izanez gero, behar den unean, bazkideek honen berri izanen dute gure zabalkunde kanalen bitartez (webgunea, bloga, sare sozialak, etab.)

Oligopoliotik kanpoko aukeraren bat bilatzen ari bazara, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) merkaturatzaile guztien zerrenda esteka honetan dauka.

Gaur egun, argiaren hornidura eta gasa merkaturatze enpresa berberarekin bateratuak baldin badituzu, ez dago arazorik argia bakarrik gurekin kontratatzen baduzu. Gasaren hornidura oraingo enpresarekin izaten jarraituko duzu.

Erlazionaturiko estekak

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri