Autokontsumoan aurrezteko mekanismoak

Zure instalazioaren dimentsioa alde batera utzita, gogoan izan behar dugu elektrizitate-fakturan lortuko dugun aurrezki ekonomikoa erabiltzen duzun energiaren araberakoa izango dela. Ikus dezagun zehatz-mehatz:

  • Autokontsumo zuzena: elektrizitate-fakturan aurrezteko modu eraginkorrena. Hau da, energia ekoizten dugun unean bertan kontsumitzea. Energia zuzenean etxean edo lokalean kontsumitzen da, eta, instalazioak berak sortutako energia izaki, ez du kosturik. Autoprodukzioan, horrez gain, ordutegi-balantze garbia aplikatzen da: orduero sarera isuri den energiaren eta saretik kontsumitu den energiaren arteko balantzea egiten da. Beharbada, ordu batean zehar, tarte batean energia sortu eta sarera isuriko da eta, beste batean, energia saretik kontsumituko da. Balantzea ordu bakoitzaren amaieran aplikatzen da, eta horren emaitza fakturari aplikatzen zaio. Informazio gehiago aurkituko duzu hemen.
  • Soberakinen konpentsazioa (araudiak araututa): soberazko energiaren konpentsazio-prezioa aldatu egingo da kontratatuta duzun tarifaren arabera. Soberakinen konpentsazio sinplifikatuaren azken prezioa, gehienez, erabilitako energiaren kostaprezioa izango da. Hilabetean zehar sortutako soberakinak bakarrik konpentsatu daitezke; ezin dira hurrengo hilabeteetarako metatu. Informazio gehiago aurkituko duzu hemen.
  • Konpentsatu gabeko soberakinak (merkaturatzailearen ekimenez): konpentsazio sinplifikatuko mekanismoarekin konpentsatzen ez diren soberakinak aprobetxatzeko, Som Energiak Flux Solar tresna sortu du. Horrela, faktura batean soberakinen zenbatekoa kontsumitutako energiarena baino handiagoa bada, konpentsatu gabeko soberakinek hurrengo fakturetan aprobetxatu ahalko dituzun deskontu-eskubideak (Sol izenekoak) sortuko dituzte. Flux Solar tresnari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu blogean eta Laguntza Guneko beste artikulu honetan.

Aurrezki-eredua

Beheko grafikoan ikusiko duzu kontratu estandar batek sortutako energia nola banatzen den eta zertarako erabiltzen den. Ereduko instalazio fotovoltaikoa 3 kWp-koa da, urtean 3.300 kWh kontsumitzen ditu eta eguzki-aprobetxamendua % 29koa da.

Bi grafikoetan ikusten denez, soberakinen konpentsazioa aktibatuta duten autokontsumo-modalitateko kontratuetan, fakturazioan aurrezki handiena instalazioak ekoiztutako energia kontsumitzean eta araudiak araututako soberakinak konpentsatzean lortzen da. 

Bestetik, autokontsumo-kontratuetan, konpentsatu gabeko soberakinen ondoriozko deskontuak aurrezki txikiena sortzen du.

Honek erantzun al dizu zure galdera? Eskerrik asko iritziagatik Arazo bat izan da zure iritzia bidaltzean. Saiatu berriro geroago.

Ez al duzu bilatzen ari zarena aurkitzen? Harremanetan jarri Harremanetan jarri