Autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioaren eta erosketa-prezioaren arteko diferentzia
[També en: català] | [También en: castellano] | [Tamén en galego] |
Eskaintzen ditugun ordutegi-tarteen tarifak berraztertzen badituzu, ikusiko duzu autoprodukzio-soberakinen konpentsazio-prezioa beti dela energiaren erosketa-prezioa baino txikiagoa, konparazioa denboraldi batean edo bestean egin.
Diferentzia hori ulertzeko, kontuan hartu behar duzu, Kooperatibaren tarifetan, energiaren salmenta-prezioa, funtsean, honako kontzeptu hauen batura dela:
- Energiaren prezioa.
- Legez ezarritako kostu arautuak, hauek barne hartuta:
- MLBNk zehaztutako sarbide-bidesariak.
- Garraio- eta banaketa-sarea.
- Dagokion ministerioak ezarritako karguak.
- Berriztagarriei, kogenerazioari eta hondakinei dagokien hobaria (RECORE).
- Sistema elektrikoaren defizita.
- Sistema ez-penintsularren ordainsaria.
- MLBNren tasa.
- Hondakin erradioaktiboen plan orokorra.
- Sistemaren kostuak:
- Kapazitategatiko ordainketak.
- Sarea kudeatzeak sortutako gainkostuak.
- Sarearen galerak.
- Jatorri-bermearen ziurtagiriak.
- Komertzializazio-marjina.
Kontzeptu horiei dagozkien zergak gehitu behar zaizkie.
Bestetik, soberakinen konpentsazio-prezioak ez ditu barne hartzen kontzeptu horietako asko, ez baitzaizkio aplikatzen. Hala nola kostu arautuak (bidesari eta karguak), sistemaren kostuak eta komertzializazio-marjina. Horiek horrela, azken prezioa Kooperatibaren tarifetako prezioa baino txikiagoa da, kostaprezio moduan ezartzen dugun energiaren erreferentzia-prezioari bakarrik dagokiolako. Prezio hori tarifak aldatzen ditugunean zehazten dugu, eta prezio bakarra da denboraldi eta tarifa guztietarako.